1. Hasiera
  2. Hiru Haundiak 2020
Hiru Haundiak

Informazioa

Udazkenarekin batera egutegian tradizio handia duen eta zaleen artean interes itzela pizten duen hitzorduetako bat dator. Hiru handiak menditik egiten den erresistentzia handiko edo iraupen luzeko (ultra trail) proba da, etapa bakarrean garatzen da eta Euskadiko hiru gailur altuenetara igotzen da.

Ia bere osotasunean berebiziko edertasun naturala duten parajeetatik igarotzen da, izan ere parke naturalak dira, eta ibilbidea honako hau izango da: Murgia, Gorbeia, Ubidea, Otxandio, Urkiola, Anboto, Landa, Elgea eta Urkilla mendilerroak, Urbia, Aizkorri eta Araia.

Manuel Iradier Txangolari Elkarteak antolatua, Vital Fundazioaren babesletzaz, proba hori 1987. urtean hasi zen antolatzen, eta ordutik hona sendotzen joan da eta gaur egun erreferentzia probetako bat da Euskal Autonomia Erkidegoan, hiru lurralde historikoetarako enblematikoena eta funtsezkoena. Gainera, Ultra Trail du Mont-Blanc probarako sailkatzeko balio du.  

Proba oso konplexua denez, arrakastaz burutu dadin, beharrezkoa da 400etik gora boluntarioren lankidetza, baita lasterketaren ibilbidean dauden herrietako udalen eta parke naturaletako laguntza ere.

Informazio gehiago hemen (kanpoko esteka).