
Vital Fundazioaren erakusketa zentroa
Posta kalea, 13 eta 15 - 01005 Vitoria-Gasteiz
Ordutegia:
- 10:30etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:30era (asteartetik-larunbatera)
- 10:00etatik 14:00etara (igande eta jaiegunetan)
Informazioa
Pinturarekiko gustua partekatzen duten Arrasateko hiru lagun dira Amaia Aranzabal, Arantza Baskaran eta Matilde Sainz Osinaga eta haien ‘Hiru emakume margolari, hiru begirada’ talde-erakusketa izango da ikusgai Vital Fundazioa erakusketa-zentroan.
Matilde Sainz eta Amaia Aranzabal akuarelistak dira, eta Arantza Baskaranek olioa eta akrilikoa erabiltzen ditu bere lanak egiteko; arte figuratiboan hasi ziren hirurak eta paisaiarekiko gustua partekatzen zuten, baina Baskaranek, duela urte batzuk, abstraktura egin zuen jauzi, han hobeto adierazten baitu bere barne-mundua. Horrek guztiak askotariko erakusketa eratu du, 40 lan figuratibo, erdi-abstraktu eta abstraktuz osatua, formatu handietan, ertainetan nahiz txikietan.
Otsailaren 9, 10 eta 11ean erakusketa itxita egongo da
Bisita gidatua (Hiru emakume margolari, hiru begirada) - Martxoak 12 - 12:00