
Vital Fundazioak +55 erabiltzaileekin duen konpromisoak eta horiek eskaintzen ditugun ikaskuntzekiko erakusten duten harrera handiak, bat egin dute aurrez aurreko prestakuntza-jarduerei berrekiera emateko eta ikastaro batzuetan online aukera eskeintzeko.
Informazioa
Hiri-xendazaletasuna, ziur asko, 55 urtetik gorako pertsonen artean jarduera fisikoa sustatzeko konbinaziorik onena da, eta, aldi berean, Gasteizko ingurunea ezagutzeko aukera ematen du. Gure hiriak oso aberastasun handia du paisaian, ingurumenean eta kulturan, ezaguna izateko zain.
Zailtasun teknikorik gabeko ibilbideak dira, eta ibilaldiaz gain, hiriko elementuren bat bisitatzeko aukera ematen dute. Irteera hauek Gasteizko kultura, enpresa, natura eta erlijio ondarea ezagutzeko aukera eskaintzen dute. Ibilbideak aldatu egiten dira denboraldi bakoitzean. Oinetako eta arropa erosoak eta berokiak dira udazken-neguko hilabeteetan hiriko mendi-ibiliez gozatzeko baldintza bakarrak.
IBILBIDEAK 2022 (Ekaina-uztaila)
Ordutegia
Asteazkena 9etatik 12etara
Prezioa
2€
Ikastaroaren garapena
2006az geroztik, jarduera hori gida boluntarioen lankidetzari esker garatzen da.
Jarduera ibilbide bakoitzean ezarritako puntuan hasiko da.
Izen-emateak
Izen-ematea Vital Fundazioan (kordoi Etxean) irteera bakoitzaren aurreko ostegunetik bezperara arte (asteartea) 14:00etan.