1. Hasiera
  2. Hil Kanpaiak
Hil Kanpiak

Sinopsis

Garizmendi baserrian giza hezur batzuk agertu dira. Etxekoek, Fermin eta Karmen senar-emazteek, Nestor semeari deituko diote eta horrek, berriz, Ertzaintzari. Baina eratzainak iristean, ez da hezurrik egongo. Segidan, hil-kanpaiak joka hasiko dira auzoko baselizan. Adur txarreko seinale horrek, gertaera latzak ekarri ez ezik, familiaren eta ingurukoen garai bateko zauriak irekiko ditu.

Video

Imanol Rayo

Zinema Zuzendaritza ikasi zuen Andoaingo Zine eta Bideo Eskolan, eta Idazketa Zinematografikoa Urnietan, Michel Gaztambiderekin. 2011n lehen film laburra zuzendu zuen, Bi Anai, Bernardo Atxagaren izen bereko eleberrian oinarrituta, zeinarengatik Zinemira saria jaso baitzuen Donostia Zinemaldian. Hil-Kanpaiak da bere bigarren filma.

Sarrera-Txartelen salmenta eta prezioa

Saio bakoitzerako sarrera-txartelak eskuragarri Kordoi Etxean, Vital Fundazioa Aretoan bertan emanaldia hasi baino ordu bete lehengotik (sarrerak badaude), eta webgune honetan bertan.

  • Abonuen prezioa: 9€
  • Sarrera-txartelen prezioa: 2€

SCV 2021 Hil Kanpaiak