1. Hasiera
  2. HaziAraba 2022
HaziAraba

Informazioa

2022 ko azaroaren 12a

XOCOLAT (Teatro Paraíso)

  • Ordua: 12.30ean eta 18.30ean
  • Urteak: 2 urtetik 5 urtera
  • Hikuntza: Euskera

Espazio garbi eta perfektu batean materia bitxi bat sortzen da: txokolate-tabletak. Bertan bizi da tokiko errutina eta ordenarekin pozik bizi den emakume bat. Ezustean iritsiko den lagun kanporakoi, dibertigarri eta oldarkorrak hankaz gora jarriko du hasierako unibertso aseptikoa. Izan ere, emakume iritsi berria aspertu egiten da monotoniarekin, eta bere begirada kuriosoa aurreikusteko modukoa den beste emakume horri kutsatzeko erabaki irmoa hartu du.

2022ko azaroaren 13a

LA BIBLIOTECA IMAGINARIA (Teatro Arbolé)

  • Ordua: 12.30ean eta 18.30ean
  • Edad: 3 urtetik 5 urtera
  • Hizkuntza: Gaztelera

Leocadia, liburuzaina, eta Laura, irakurle txiki eta nekaezina, liburuetan zehar ibiliko dira eta abentura handiak izango dituzte.

Baina liburuak desagertzen hasiko dira, haurrek horiek imajinatzeari eta irakurtzeari utzi diotelako. Gure Bastian txikiak liburutegia salbatuko du eta jende guztia berriz irakurtzera animatuko du; izan ere, abentura gustuko baduzu, irakurketarekin has zaitez; bidaiak gustuko badituzu, liburuak zure ekipajea dira; mila mundutara joan nahi baduzu, liburu bat ireki egin behar duzu.

2022ko azaroaren 19a

ABEJAS (Tyl Tyl Teatro)

  • Ordua: 12.30ean eta 18.30ean
  • Edad: 2 urtetik 5 urtera
  • Hizkuntza: Gaztelera

Behin batean... Bizi garen habitata babesten duten hiru iratxo, 4 elementuekin lotuta: lurra, sua, airea eta ura. Iratxo horiek Igor, Trasna eta Pixi dute izena. Inguruan dugun guztiaren defendatzaile magikoak dira, eta mundu eta ingurune atseginagoak sortzen laguntzen diete haurrei.

Egun batean, hegoak indarrez astintzen dituen erle bat azaltzen da iratxoei laguntza eske, eta lorerik gabeko zelai handi batera eramaten ditu...

2022ko azaroaren 20a

CUCU HAIKÚ (Escena Miriñaque)

  • Ordua: 12.30ean eta 18.30ean
  • Edad: 2 urtetik 5 urtera
  • Hizkuntza: Gaztelera

Cucú Haiku txiki-txikientzako forma bisual eta poetiko gozoa da. Zen lorategi batean, 7 tximeletek haien koloreak utzi zizkiguten mundua margotzeko.

Udazkena, negua, udaberria eta uda dira gauza soilen eta aldaketa handien agertokiak. Denok hazten eta eraldatzen garelako, Cucú, udaberria iristean, tximeleta ederra izango da.

Elezahar bat, koreografia sotilak eta bideo-proiekzioak dira ikusle gazteenei bizitzako zikloen irakurketa orokorra errazten dieten baliabideak. Bidaia bat ostadarretik haizearen zazpi lagunekin.

Sarreren salmenta

2022ko urriaren 17tik aurrera, inprimaki hauetan edo leihatilan, Kulturunearen egoitzan, jarduera bakoitza baino ordubete lehenago (ordainketa eskudirutan egingo da).

  • Prezioa: 6€/sarrera bakoitzeko