1. Hasiera
  2. Haur zein gazteentzako musika hastapen eta sorkuntza tailerrak

Haur zein gazteentzako musika hastapen eta sorkuntza tailerrak Musika

Tailerrak

4 eta 6 urte bitarteko haurrentzako musika-hastapeneko tailerrak

  • Urriaren16an edo 23an, larunbatak, egingo dira 10:30etik 12:00etara.
  • Haien helburua musikara txikitatik hurbiltzea da, beste arte batzuekin bat egiten duen pedagogia baten bidez. Pedagogia horrek harreman-ikaskuntza, adimen emozionala, konfiantza, komunikazioa oro har eta aniztasunaren ulermena areagotzen ditu.
  • Tailer honetan, musika-hastapena landuko da, adierazpen plastikoarekin batera, diziplinarteko eran, eta, horrela, parte hartuko duten haurrek abesti bat eta obra artistiko bat sortuko dituzte aldi berean.

6 eta 12 urte  bitarteko haurrentzako musika-hastapeneko tailerrak

  • Tailerra urriaren 16an edo 23an, larunbatak, 12:30etik 14:00etara eta 17an edo 24an, igandeak, 11:00etatik 12:30etara emango da.
  • Jarduera honetan, abesti bat sortzeak dakarren prozesua erakusten da, grabazio- eta ekoizpen-programa batek nola funtzionatzen duen, instrumentu bat abestian grabatuta geratzeko zer behar den, soinuaren uhinak eta bolumenak zer diren.
  • Tailerraren arlo praktikoan hainbat instrumenturekin esperimentatu ahal izango da, hala nola gitarra elektrikoa, espainiarra eta akustikoa, baxu elektrikoa, ukelelea, pianoa, teklatua, kaxa edo perkusio txikiko instrumentuak. Hauek dira haren onurak, besteak beste: arreta-gaitasuna lantzea, errendimendu mentala sustatzea, memoria eta arrazoibidea sustatzea.

12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat konposatzeko eta gai bat sortzeko tailerra

  • Tailerra larunbatean, urriak 16 edo 23 emango da 17:30etik 19:00etara.
  • Praktikan oinarritutako jarduera da ia osorik, eta inprobisazioaren gaitasun sortzailea eta didaktikoa sustatzea du helburu, sozializaziorako eta talde-dinamiketarako funtsezko tresna gisa ere erabiliz.
  • Era berean, forma musikal horren alderdi historikoak, gaur egungo egoera, joerak eta zenbait erreferentzia musikal ezagutarazten dira. Eta musika-tresnak ezagutzearen garrantzia eta instrumentua jotzen duen pertsonarekin duten harremana (teknika, jarrera, ahotsa ateratzea, etab.) lantzen dira. Tailerrari amaiera emateko talde-inprobisazio askeko gai bat grabatuko da.

Izen-emateak

Tailer bakoitzak 5 euroko prezioa du eta izena emateak gaurtik aurrera egin daitezke, Creative Soul musika eskolan bertan (Pablo Uranga Margolariaren kalea 22, Vitoria-Gasteiz) edo bere webgunearen bidez.