1. Hasiera
  2. Hasten Programa

Ezaugarriak

  • Azalpena: Hautatutako 10 enpresa-proiektu berriek honakoa jasoko dute:
    • 1.000 euro garbiko poltsa ekonomikoa, Vital Fundazioak emandakoa.
    • Arabako Ganberaren Enpresak Sortzen eta Finkatzen Laguntzeko Zentroan banakako aholkularitza eta jarraipen programa batean parte hartzeko aukera.
  • Talde onuraduna: Araban enpresa-proiektu bat garatzen ari diren eta oraindik jarduera martxan jarri ez duten ekintzaileak.
  • Eskakizunak:
    • Eskaera aurkezteko unean, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda ez egotea.
    • Enpresa berriaren egoitza soziala eta fiskala Araban egotea.
    • Programan sartzen denetik, enpresa-jarduera beranduenez 6 hileko epean abiaraztea, edo, bestela, enpresa-proiektuaren garapenean asko aurreratu duela egiaztatzen duen memoria aurkeztea.
  • Balorazio-irizpideak: 10 proiektu onuradunak aurkeztutako proiektu guztien artean puntu gehien lortzen dutenak izango dira, honako irizpide hauei jarraiki:
    • Proiektuaren berrikuntza-maila: 10 puntu gehienez.
    • Proiektuaren bideragarritasun- eta potentzialtasun-maila: 15 puntu gehienez.
    • Talde sustatzailearen gaitasunak, esperientzia eta inplikazioa: 10 puntu gehienez.
    • Aurkeztutako proiektuaren definizio-, argitasun- eta kalitate-maila: 10 puntu gehienez.

Eskaerak

  • Eskaerak Arabako Merkataritza eta Industria Ganberako egoitzan egin behar dira (Dato k. 28).
  • Eskaerak aurkezteko epea 2018ko ekainaren 29an amaitu zen.