1. Hasiera
  2. 'Hasta ahora' Erakusketa
Expo 'Hasta ahora'

Informazioa

UPV-EHUko Arte Ederren Fakultateko Pintura Masterreko hamazortzi ikasleen erakusketa kolektiboa izango da  Vital Fundazioa erakusketa-zentroan. Erakusketak tamaina ertain eta txikiko 20 lan bildu ditu, eta horietan olioa da nagusi. 'Oraintxe arte' bere izenburuak agurtzeko erabiltzen den esamoldea eta jendearengana hurbiletik iristeko asmoa islatzen ditu.  

Erakusketa honek urtero biltzen ditu UPV- EHUko Arte Ederren Masterreko artistek egindako lanak. Lanak masterrak bultzatutako prozesu eta dinamikei esker sortu eta landu dira. Eta bakoitzak bere testuingurua izan arren, lan-esparru bera partekatzean, harremanak sortu dira haien artean.

Hogei lan horietan erabilitako tekniken artean, olioak du nagusitasuna, euskarriak, berriz, askotarikoak dira: oihala, taula eta papera, baina teknika mistoak ere ikus daitezke, akrilikoa eta bideo bat.

Erakusketarako aukeratutako izenburuari dagokionez, 'Oraintxe arte', hainbat esanahi ditu: alde batetik, Pintura Masterrean 18 ikaslek 'Oraintxe arte' egindako pinturak erakutsiko dira; eta bestetik, agurtzeko erabiltzen dugun eguneroko adierazpenarekin zerikusia du, 'Oraintxe arte', jendearengana hurbilatik iristeko asmoz, eta masterreko estudioetatik horma zuriko gela batera aldi labur baterako atera diren obrei ere 'Oraintxe arte'.

Artistak honako hauek dira:  Almudena Maeso, Amaia Ibarbia, Sara Ayesa, Sara Piñeiro, Madalen Pinagua, Edurne Nabersu, Maialen Gaiastegi, Marcos Rico, Alba V. Seijas, Alan Nickel, Jon Amorrortu, Katrina Biurrum, Alex Martín Casey, Fernando Couto, Nieves Barrenetxea eta Itxaso Urrutikoetxea.