
Vital Fundazioaren 'Har ezazu kontrola' programak hezkuntza digitaleko saio berrien eskutik ekingo dio urteari. Ekimen horrek teknologiaren erabilera seguruagoa eta kontzienteagoa egiteko hezkuntza-jarraibideak ematea du helburu, eta berriz ere indarkeria digitalari buruzko saioak jarriko ditu abian ikastetxeetan, 55 urtetik gorako pertsonen kolektiboarentzat eta herritarrentzat, oro har.
Informazioa
Eta iazko programari jarraituz, indarkeria digitalari buruzko saio bat antolatu da berriz ere, herritar guztientzat. Gero eta pertsona gehiagok jasaten dituzte indarkeria digitalaren barruan sartzen diren ekintzak: irainak, mehatxuak, komunikazioen kontrola, sare sozialetarako legez kanpoko sarbidea, WhatsAppeko elkarrizketak, telefonoetan programa espioiak ezartzea, etab. Ekintza horiek bikotekideek, bikotekide ohiek, pertsona ezagunek edo ezezagunek egin ditzakete, eta pertsona helduek edo adingabeek jasan ditzakete. Prestakuntza horren bitartez, parte-hartzaileek telefono eta sare sozialetan intrusioak detektatzen, kontrol-jarrerak detektatzen, sare sozialetan modu eraginkorrean defendatzen eta bizitza digitalaren kontrola berreskuratzen ikasiko dute.
Izena emateak
Saioa martxoaren 10ean izango da, 17:00etan, aurrez aurre Vital Fundazioa Kulturunean edo online.
Prestakuntzaren egunean edo aurreko egunean mezu elektroniko bat jasoko duzue online parte hartzeko estekarekin; beraz, arreta jarri posta elektronikoari eta begiratu badaezpada Spam erretilua edo nahi ez duzun postaren erretilua, batzuetan mezuak hara iristen baitira.
Prestakuntzan sartzean, mikrofonoa eta kamera desaktibatzea gomendatzen da eta mikrofonoa sortzen diren zalantzak argitzeko besterik ez aktibatzea. Saioan, prestakuntza ahalik eta ondoen jarraitzeko argibide gehiago emango dira
2021/03/10ko saioan izena eman - presentziala2021/03/10ko saioan izena eman - online