1. Hasiera
  2. Hartu kontrola2021

Hartu kontrola2021Hezkuntza programak

Eskolako hezkuntza

Urte berriarekin saio berriak programatu dira herritarren ezagutza zabaltzen jarraitzeko. Ikastetxeetan prestakuntza dago ikasleentzat, irakasleentzat eta gurasoentzat. Ikasleen kasuan, haurrek eta nerabeek sare sozialak eta online jokoak modu kontzienteagoan erabiltzen ikastea, dauden arriskuak ezagutzea eta horiei aurrea hartzeko gai izatea da helburua. Lehen Hezkuntzan, 4. eta 5. mailetan, online jokoetan oinarritzen da prestakuntza, eta 6. mailan, Youtube eta TikTok bezalako sare sozialen gaiari heltzen zaio. Gai hauek azpimarratzen dira, besteak beste: pribatutasuna, pribatutasuna mantentzeko jarraibideak, ezezagunak, jolaserako gomendatutako adinak, argazkien eta idazten diren gauzen hedapena, edo irainak eta mehatxuak online jokoetan. DBHko ikasleek, berriz, hiru prestakuntza mota dituzte, mailaren arabera, eta honako gai hauek jorratzen dira: sare sozialen arriskuak, prebentzioa, delituak, sare sozialak kontzienteki erabiltzeko moduak, pribatutasuna handitzeko jarraibideak, teknologia modu seguruan erabiltzeko eta gailuak babesteko jarraibideak. Ikasleentzako saioek 55 minutuko iraupena dute.

Irakasleen kasuan, zibersegurtasunari buruzko prestakuntza jaso ahal izango dute, ikastetxeetan informazio digitala babesteko jarraibideak, lanerako ekipoak arriskuan jarri gabe Internetera konektatzeko jarraibideak eta norberaren eta ikastetxeen gailuak babesteko jarraibideak lantzeko; eta sare sozialetako eta online jokoetako arriskuei eta prebentzioari buruzkoa. Saio horiek ordu eta erdiko iraupena dute.

Egungo egoera dela eta, ikastetxeetarako saio horiek aurrez aurre edo online egin daitezke. Interesa duten ikastetxeek beharrezko informazio guztia eskuratu eta programan izena eman dezakete 622 871 713 telefonoan edo info@macsonrisas.es helbidean.

+ 55

Vital Fundazioak prestakuntza-programa bat Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasleentzat, haien familientzat eta irakasleentzat. Arlo horretako adituek hitzaldiak ematen dizkiete Arabako gazteei praktika arriskutsuak ezagutzeko, hala nola sexting-a eta horren ondorioak. Baita mehatxuak ere, hala nola jazarpen digitala edo ezezagunak eta ingeniaritza soziala sare sozialetan. 

Indarkeria digitala

Gero eta pertsona gehiagok jasaten dituzte indarkeria digitalaren barruan sartzen diren ekintzak: irainak, mehatxuak, komunikazioen kontrola, sare sozialetarako legez kanpoko sarbidea, WhatsAppeko elkarrizketak, telefonoetan programa espioiak ezartzea, etab. Ekintza horiek bikotekideek, bikotekide ohiek, pertsona ezagunek edo ezezagunek egin ditzakete, eta pertsona helduek edo adingabeek jasan ditzakete. Prestakuntza horren bitartez, parte-hartzaileek telefono eta sare sozialetan intrusioak detektatzen, kontrol-jarrerak detektatzen, sare sozialetan modu eraginkorrean defendatzen eta bizitza digitalaren kontrola berreskuratzen ikasiko dute.