1. Hasiera
  2. 'Harria' ikuskizuna
Harria

Informazioa

Dantza, zuzeneko musika eta narrazioa izango dira ikuskizun berriaren osagaiak. Emanaldia Amurrion izango da. Mulixka Dantza Taldeak, Josu Sánchez dantzariaren zuzendaritzapean, sentimenduz eta identitatez jositako koreografiez beteko du plaza. Harriaz egiten diren kirolak eta lanak gogoraraziko dizkiguten zertzeladak  antzemango ditugu euren dantzetan.

Iñaki Perurena harri-jasotzaile ezagunak ikuskizunerako egin dituen poesiak errezitatuko ditu. Horien bidez, harriaren mundura eramango du publikoa eta bere bizipen pertsonalenak kontatuko ditu. 

Zuzeneko musika Iñaki Palacios txistularia eta musikagilearen kargura izango da. Bere konfiantzazko musikariekin batera (bateria, baxua, gitarra eta trikitixa), Baga-Biga diskoetxeak argitaratu duen ‘Harria’ euren disko berriaren abestiak aurkeztuko dituzte. Abestiak harrizko txalapartaren inguruan eginak dira, baina euren aurreko lanen esentzia galdu barik.