
Fundación Vital Fundazioak 'Euskararen eguna' ospatuko du Iñaki Perurena eta Mulixka Dantza Taldeko dantzariak protagonista dituen HARRIA ikuskizunarekin.
Informazioa
2016an Gasteizen sortua, Mulixkak euskal tradizioekin lotutako ikuskizunak eta koreografiak ditu bereizgarri, hala nola 'Lurra Ardoa', ardoari eta Arabako Errioxari eskainia, edo Idiazabali.
HARRIAren ordubeteko ikuskizunak dantza tradizionala eta zuzeneko narrazioa uztartzen ditu. Tramaren erdian, Iñaki Perurena harri-jasotzaile ezagunak harriaren mundura eramaten du publikoa eta bere alderik pertsonalena ezagutzeko aukera amten digu: harriari buruz hitz egiten du "inoiz inork egin ez duen bezala", ikuskizunerako egindako poemak errezitatzen ditu eta "emozioa transmititzen du bere bizipen pertsonalenekin".
Berarekin batera Mulixka dantza taldea egongo da, Hamar dantzarik euren koreogradiak interpretatuko dituzte sentimenduz eta identitatez beteak, harriarekin eta hauen inguruko kirol zertzeladekin zerikusia duten lanen xehetasunak ikus daitezkeelarik.