1. Hasiera
  2. Har ezazu kontrola +55 2021
Toma el control

Informazioa

55 urtetik gorakoak ere protagonista dira egitasmo honetan. 2020an, kolektibo horri ere ireki zitzaion ‘Har ezazu kontrola’ programa, Facebook eta WhatsApp bezalako sare sozialetan bereziki beraientzat dauden iruzurrak eta maulak antzemateko prestakuntza helarazteko. Sare sozialetan dituzten profilak babesten ere ikasi zuten, eta sortu ziren zalantzei erantzuna eman zitzaien. 

Izena emateak

Orain ordu eta erdiko bi saio osagarri programatu dira eta online egin daitezke edo, bestela, aurrez aurre Vital Fundazioa Kulturunean (Bakea kalea 5, 1. solairua, Dendaraba). Saio horiek otsailaren 11n eta martxoaren 11n izango dira, goizeko 11:00etan.

Prestakuntzaren egunean edo aurreko egunean mezu elektroniko bat jasoko duzue online parte hartzeko estekarekin; beraz, arreta jarri posta elektronikoari eta begiratu badaezpada Spam erretilua edo nahi ez duzun postaren erretilua, batzuetan mezuak hara iristen baitira.

Prestakuntzan sartzean, mikrofonoa eta kamera desaktibatzea gomendatzen da eta mikrofonoa sortzen diren zalantzak argitzeko besterik ez aktibatzea. Saioan, prestakuntza ahalik eta ondoen jarraitzeko argibide gehiago emango dira

2021/02/11ko saioan izena eman - presentziala2021/02/11ko saioan izena eman - online2021/03/11ko saioan izena eman - presentziala2021/03/11ko saioan izena eman - online