1. Hasiera
  2. Gurutzaden arkeologia: mendeetako garaipenak eta porrotak

Gurutzaden arkeologia: mendeetako garaipenak eta porrotakkultura eta prestakuntza

Informazioa

Aitasantutzak eta ekialdeko eta mendebaldeko botere zibilek bat egin zuten Siriatik Egiptora doan musulmanen erasoari aurre egiteko, eta bi mende luzez arpilatzeak, setioak eta guduak gertatu ziren, Lur Santua kristauentzat kontserbatzeko helburuari jarraiki. Zortzi saiakera, zortzi Gurutzada, garaipen gutxi eta porrot asko lortu zituztenak, eta gurutzatuak, XIII. mendeko azken urteetan euren sorleku-lurraldera itzultzera eraman zituztenak.

Topikoz eta elezaharrez beteriko gai oso erabili bati berriro heltzea du helburu ikastaro honek, ikuspegi berriago batetik ezagutu ahal izateko. Berrehun urte baino gehiagoko borrokak markatu zituzten taktika militarrak eta poliorzetika ezagutzen ere lagunduko diguten aztarna arkeologikoen azterketatik abiatuta, Historiaren zati bat berreskuratzen saiatuko gara. Urte nahasi hauetatik gordetzen ditugun ebidentzia materialak izango dira gure diskurtsoaren oinarria.

Programa

  • Aurkezpena
  • Aurretiazko ezagutzak: definizioak eta gaiaren egoera
  • Aurrekari historikoak: Europa lehen milurtekotik bigarrenera
  • Lehen Gurutzada: erlijio-boterea eta botere zibila Lur Santuaren bila
  • Bigarren Gurutzada eta orden militarrak
  • Frontearen beste aldean: armada fedegabeak
  • Gotorlekuak eraikitzea, teknika militarrak eta defentsa-sistemak.
  • Hirugarren Gurutzada, Jerusalemen erorketa eta musulmanen boterearen sorrera
  • XIII. mendea eta azken kristau jabetzaren galera Akreko San Juanen
  • Beste Gurutzadak: Baltikoak, Aragoikoak, Errekonkistakoak …

Izena emateak

Kordoi Etxean (Aiztogile k. 24) 2019ko irailaren 17tik aurrera, lekuak bete arte.

Prezioa: 40€.