1. Hasiera
  2. 'Gerra eta denbora' erakusketa
foto1

Informazioa

60 artistaren erakusketa kolektiboa da eta Espazioa erakusketa-aretoak eta sortzaile arabarren mugimendu batek sustatu dute. Errusiak Ukraina inbaditu zueneko urteurrenean, kontzientziak mobilizatu nahi ditu eta gatazka belikoak arbuiatu.

Ehundik gora artista nahiz sortzaile profesional eta amateurren ekimena da erakusketa, besteak beste, sorkuntza plastikoa, poesia edo musika arloetakoak, arte kritikari, bakezale, filosofo, herritarrekin batera, eta “kultura gizartea eraldatzeko tresna biltzailea eta adierazpen-tresna dela erakutsi nahi dute”. Lanak, gehienak horretarako sortuak, hainbat diziplinatakoak dira, eta Arabako gizarteak gaur egun gerra pairatzen ari diren edo pairatu duten herriekiko duen elkartasuna transmititzen dute

 

Jarduera paraleloen programa

Erakusketa osatzeko, hogeita hamar bat jarduera paralelo egingo dira erakusketak dirauen bitartean

Actividades paralelas-eu