1. Hasiera
  2. Gaztefilm

GaztefilmZinema

Informazioa

Gazte eta umeentzako zinema jaialdia-ren proiekzioak beregan hartzen du Gasteizek urtero abenduan. Jaialdi hau bereizten duena, zirkuitu komertzialetik aldentzen den gazte eta umeei zuzendutako ikus-entzunezko obrak erakustearen grina da.

Aukeraketa irizpideak filmen kalitatea, ekliktizismo tekniko eta estilistikoa (animazioa, dokumentala, fikzioa) eta gai aniztasuna izango dira. Gainera, elkartasuna, herrien arteko adiskidetasuna, giza eskubideen arazoak, biolentzia eta migrazioa, gaur egun pil-pilean dauden gaiak izanda, garrantzia berezia dute guretzat.

Jaialdi honen produkzioa, umeekin egindako lantegietan oinarritzen da eta proiektuaren fase ezberdinetan garatzen joango da: filmen aurre-aukeraketa, aukeraketa eta programen komisariotza, komunikazio eta diseinu grafikoa, eta baita programa finalen aurkeztea jaialdiaren publikoari. Horretarako, estu lan egingo da eskolekin, bai lehen zein bigarren hezkuntzak, ikasleen parte-hartze aktiboa lortzeko.

Vital Fundazioak, Zinhezba eta KalakaLab kultura elkarteekin batera, jarduera berritzailea antolatzen du, ume eta gazteentzat. Gaztefilm Fest-ek 18 urtetik beherakoentzako zinema-gunea sortzea du helburu, areto komertzialek eskaini dezaketena ez bezalakoa, beste mota bateko filmak eskaini ahal izateko, eurentzat pentsatuak eta sortuak eta entretenitzeko ez ezik bestelako helburuetarako ere direnak.

Informazio gehiago gaztefilmfest