GauekoakAisialdia

Vital Fundazioak Gauekoak ekimenarekin elkarlanean dihardu. Gauekoak, 2000. urtean bere ibilbideari ekin zionetik, erreferentea da gure hiriko gazteentzat, asteburuetako kultura, kirol eta aisialdi jardueretan.
Mota guztietako proposamenak: musika, arte eszenikoak, ikus-entzunezko jarduerak eta teknologia berriak, arte plastikoak, tailerrak, kirolak, elkarteentzako jardunaldiak, lankidetzak kultura ekitaldietan, … hori guztia aurki daiteke Gauekoak proiektuan, jarduera eta kultura gaztea eraikitzeko aukerak aberasteko eta dibertsifikatzeko helburuari jarraiki.