Gatz HaranaEkintzailetza eta enplegu ekimenak

Vital Fundazioak eta Añanako Gatz Harana Fundazioak Gesaltza-Añanako gatzaren ekoizpen-gune berriak berreskuratzeko lan egiten dute. Lankidetza honen helburua bikoitza da: batetik, Arabako Lurralde Historikoko kultur ondarearen erakusgarri garrantzitsuenetako bat, munduan parerik ez duena, babestea; eta bestetik, gizarte-garapena, prestakuntza eta enplegua sustatzea.
Lan hauetan Micaela Portilla Heziketa Eskolako zenbait ikasle ohik parte hartzen dute, ordainsaridun praktika-kontratuekin.