1. Hasiera
  2. Gasteizko San Frantzisko komentu desagertua

Gasteizko San Frantzisko komentu desagertuakultura eta prestakuntza

Informazioa

Gasteizko San Frantzisko komentuak, XIII. mendean sortuak, bizi luzea izan zuen XX. mendean eraitsi zen arte. Eraiki zenetik eragin garrantzitsua izan zuen hiriko bizitzan, gizarteari dagokionez nahiz ikuspegi artistikoari dagokionez, gotikoa ekarri baitzuen gure hirira.

Erdi Aroan, monjeak hirian egonkortzeko lehen fasea igaro zen eta garai horri buruzko datu historiko gutxi dago, gerora, aldaketa fase batean iritsi zen komentua Aro Modernora eta inguruetako artista onenek egin zuten lan eraldaketa horietan. Garai hartan egin ziren komentuan Batzar Nagusietako bilerak, Adriano VI.aren lehenengo meza pontifikala edo erregeen harrerak.

Horrela iritsi ziren XIX. eta XX. mendeak, eta komentuak garai hartako asaldurak bizi izan zituen.

Programa

  • Gasteizko testuingurua Erdi Aroan.
  • San Frantzisko eta lehendabiziko fundazio frantziskotarrak.
  • Gasteizko komentu frantziskotarra Erdi Aroan.
  • Komentuaren berrikuntzak garai modernoan.
  • San Frantzisko komentuaren erabilerak garai modernoan.
  • XIX. mende asaldatua. Gerrak eta konspirazioak.
  • Desamortizazioa eta komentuaren erabilera militarrak.
  • Babestu ala eraitsi? Eztabaida prentsaren bitartez.
  • Epilogoa: desagertutako beste Gasteiz

Izena emateak

Kordoi Etxean (Aiztogile k. 24) 2018ko irailaren 17tik aurrera.

Prezioa: 30€