1. Hasiera
  2. 'García y García'. Itxiera gala
SCV

GARCÍA Y GARCÍA

j

Fitxa teknikoa

  • ZUZENDARITZA: Ana Murugarren
  • GIDOIA: Ana Murugarren, Joaquín Trincado, Carlos Lamela, Ana Galán
  • EKOIZPENA: BlogMedia, Clarq Films
  • ARGAZKILARITZA: Albert Pascual
  • MUNTAIA: Antonio Frutos, Ana Murugarren
  • MÚSIKA: Aitzol Saratxaga
  • ANTZEZLEAK: Jose Mota, Pepe Viyuela, Eva Ugarte, Carlos Areces, Martita de Graná, Jordi Sánchez, Ricardo Castella, Jesús Vidal, Antonio Resines, Mikel Losada, Ramón Barea.
  • IRAUPENA: 98 m.
  • HIZKUNTZA: Caztelera

Sinopsia

Javier García bi nahastu eta beren paperak trukatuko dituzte: Javier Garcíak, langabezian dagoen mekanikariak, enpresa estrategia bat diseinatu behar du low cost konpainia narras batentzat, Hispavia, eta Javier Garcíak, nazioarteko aholkulari ospetsuak, autoari gurpila aldatzen ere ez dakienak, hegazkin bat konpondu behar die. Mekanikaria airelineako exekutiboek artatzen duten bitartean, aholkulariak hangarrean amaituko du, laneko arropa koipetsu bat jantzita. Zur eta lur, biak bestearen zereginei aurre egiten ari dira, harik eta konpainiako jabearen etxean egingo den festa zoro batek eta aireportuko pistetan egingo den jazarpen zoro batek azken unean euren patua erabakitzen duten arte.
 

Ana Murugarren

Euskal Herriko Unibertsitatean Informazio Zientzietan Lizentziatua. Joaquín Trincadorekin, Luis Maríasekin eta Enrique Urbizurekin batera, Creativideo ekoizpen-etxea sortu zuen. 1984. urtetik aurrera, hainbat film laburren eta lan publizitarioen muntaia zinematografikoak egin zituen. Urte batzuk geroago, bere senarra Joaquín Trincadorekin, Trincado & Murugarren ekoizpen-etxea sortu zuen eta ondoren, 2006an, Blogmedia ekoizpen-etxea.

Sarrera salmeta eta prezioa

Saio bakoitzerako sarrerak Cordon Etxean, Vital Fundazioa Kulturunean, hasi baino ordubete lehenagotik (eserlekurik balego) eta inprimaki honetan daude eskuragarri:

  • Abonuen prezioa: 15 €
  • Sarreren prezioa: 4 €

García y García (Otsailak 26)