Gabonetako kontzertuakMusika

Gabonetako Kontzertuek epealdi horretako protagonista nagusi bi elkartzen dituzte, haurrak eta musika. Duela hainbat urte, Vital Fundazioa Kulturunea lurraldeko abesbatza kantari gaztenek emandako hainbat errezitaldiren agertokia da, Crescendo musika hezkuntza proiektuan sartuta dagoen ekimen horri esker.
Egun horietan, milaka ikus-entzulek lan gogorreko hilabete batzuen emaitza goza dezakete. Lan gogor horretan partiturak hautatu behar dira, musika-laguntzak landu, koreografiak irudikatu, attrezzoa erabaki edo argazki eta bideo-hartze onenak aukeratu. Vital Fundazioa Kulturuneako kantaldiez gain, beste batzuk ere egiten dira haien ikastetxeetan, Vitoria-Gasteizko Kontserbatorioan eta hainbat erlijio-gunetan ere.