1. Hasiera
  2. Finkatzen Programa

Ezaugarriak

  • Azalpena: Hautatutako 10 enpresa sortu berriek honakoa jasoko dute:
    • 1.250 euro (PFEZ atxikipenari lotuta) poltsa ekonomikoa, Vital Fundazioak emandakoa.
    • Arabako Ganberaren Enpresak Sortzen eta Finkatzen Laguntzeko Zentroan banakako aholkularitza eta jarraipen programa batean parte hartzeko aukera.
  • Talde onuraduna: berriki sortu diren enpresak, oraindik enpresa-proiektua finkatzeko bidean daudenak.
  • Eskakizunak:
    • Eskaera aurkezteko unean, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman zenetik gehienez 2 urte igaro izana eta/edo enpresa-jarduera abiarazte-fasean egotea.
    • Enpresa berriaren egoitza soziala eta fiskala Araban egotea.
    • Zerga-arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharren ordainketak egunean izatea.
    • Mikroenpresa izatea (10 langile edo gutxiago).
    • Enpresa-proiektuaren garapenean zuzenean parte hartzen duten pertsona fisikoez osatuta egotea gehienbat.
    • Enpresa-proiektua finkatze-fasean egotea.
  • Balorazio-irizpideak: 10 proiektu onuradunak aurkeztutako proiektu guztien artean puntu gehien lortzen dutenak izango dira, honako irizpide hauei jarraiki
    •   Proiektuaren berrikuntza-maila: 10 puntu gehienez.
    •  Proiektuaren bideragarritasun- eta  potentzialtasun-maila: 15 puntu gehienez.
    •  Talde sustatzailearen gaitasunak,  esperientzia eta inplikazioa: 10 puntu  gehienez.
    • Abian jarri zenetik enpresa-proiektuak izan duen ibilbidea: 15 puntu gehienez.
    •   Aurkeztutako proiektuaren definizio-, argitasun- eta kalitate-maila: 10 puntu gehienez.

 

Eskaerak

  • Eskaerak Arabako Merkataritza eta Industria Ganberako egoitzan egin behar dira (Dato k. 28).
  • Eskaerak aurkezteko epea 2019ko irailaren 20an amaitu zen.

Informazio gehiago www.caramaradealava.com webgunean (kanpoko esteka).