1. Hasiera
  2. Filosofiaren Historia
Filosofia

Deskribapena

Horregatik, ikastaro hau jakin-gura duten eta partekatu nahi duten eta gainerakoekin solasean aritu nahi duten pertsona guztientzat dago eskuragarri. Ikastaroan zehar filosofo grekoekin eta euren kulturarekin hitz egingo dugu; erdi aroko eta egungo pentsalariekin eztabaidatuko dugu, ikerketa eta hausnarketa horren bidez, gure garaian, gure munduan eragiten digun eta kezkatzen gaituen guztiari buruzko gure pentsaera propioa eraikitzeko. Hartara, antzinako pentsaera, erdi arokoa eta modernoa, gaur egun kezkatzen gaituzten arazoekin uztartuko ditugu, ikuspegi aberatsagoa eta konplexuagoa lortzeko, zehaztasun eta eraginkortasun handiagoz bizitzea eta pentsatzea ahalbidetuko diguna eta, ondorioz, mundu hobea eraikitzeko tresnak emango dizkiguna.

Gai-zerrenda

  • Mundu greziarraren hastapenak
  • Greziako lehenengo filosofoak: presokratikoak
  • Filosofiaren baldintzatzaile sozioekonomikoak Atenasen
  • Sokrates
  • Platonen pentsamendua
  • Aristoteles
  • Pentsamendu helenistikoa
  • Testuak (filosofia zer den argitzeko, filosofo presokratikoak, Platon, Aristoteles, Epikuro, estoikoak)
  • Erdi Aroko filosofiaren aurrekari historiko eta filosofikoak
  • Erdi Aroko filosofia
  • XII. mendeko filosofo garrantzitsuak
  • Aristotelismo kristaua
  • Filosofia kritikoa
  • Erdi Aroko beste filosofia batzuk

Izena emateak

Kordoi Etxean (Aiztogile, 24) 2019ko irailaren 2tik aurrera.

Prezioa: 40 €/ lauhilekoa.