1. Hasiera
  2. Filosofia Garaikidea II
Filosofia

Deskribapena

Puri-purian dauden gaiei buruz arituko gara eta, gizakiak garelako, guztiok garenez filosofo ere, azterketa eta hausnarketa honek eta gai hauei buruzko iritzi alderaketak gure buruaren ortzi-muga zabalduko dute. Teoria filosofiko garaikideak ezagutzeaz gain, hausnarketa kritiko eta partekatu honek biziago eta aktiboago egoteko balioko digu, pertsona eta herritar garen aldetik eragiten diguten arazoei era teorikoan eta praktikoan aurre eginez.

Gai-zerrenda

Ikastaro hau Filosofiaren Historiaren ikastaroaren jarraipen bat da.

 

  • Positibismoa eta neopositibismoa
  • Fenomenologia
  • Existenzialismoa
  • Filosofia espainiarra: Unamuno eta Ortega y Gasset
  • Pentsamendu iraultzailea
    • Filosofia neomarxista
    • Frakfurteko eskola
  • Filosofia analitikoa
  • Zientziaren filosofia edo epistemologia
  • Filosofia feminista
  • Filosofia estrukturalista

Izena emateak

Kordoi Etxean (Aiztogile, 24), 2019ko otsailaren 25etik aurrera (leku libreak).

Prezioa: 40 €/ lauhilekoa.