
Dar Dar
Dar-dar euskal elezahar bateko deabru bat da, atzamarrak jaten dituena. Eta honela dio: «Dar, dar, dar, zure atzamarra ekar. Eman ezean, etorriko naiz gauean eta zure arima eramango dut ordainean».
- Zuzendaria: Paul Urkijo
- Gidoia: Paul Urkijo
- Ekoizlea: Ikusgarri films
- Argazkilaritza: Gorka Gómez Andreu
- Muntaia: Paul Urkijo
- Musika: Iosu González Etxabe
- Antzezleak: Udane Elosegi, Almudena Cid, Elías García
- Iraupena: 10 m.
- Hizkuntza: Euskera / Euskara
Paul Urkijo
Paul Urkijo Alijo (Gasteiz, 1984). Txiki-txikitatik, ikaragarri maite ditu zinema, ilustrazioa, literatura eta komikiak. Genero fantastikoa du gogokoen. Gainera, mitologiaren eta ipuin tradizionalen zale amorratua da. Idatzi eta zuzendu dituen film laburrek 100 sari baino gehiago irabazi dituzte Espainian eta nazioartean, eta 400 hautaketa baino gehiago munduan zehar. 2017an, Patxi Errementariaren euskal kondairan oinarritutako Errementari film luzearekin egin zuen debuta.
Buruak
Gustavo Adolfo Almarcha, adineko gizona, buruen koadroz inguratu, oihal bat margotzen ari da, non pertsona baten aurpegia ikusten den. Prozesu horretan iraganeko mamu zaharrekin egingo du topo.
- Zuzendaria: Aitor López de Aberásturi
- Gidoia: Aitor López de Aberásturi, Ainhoa Urgoitia
- Ekoizlea: Aitor López de Aberásturi, Ainhoa Urgoitia
- Argazkilaritza: Laura P. Pachón
- Muntaia: Aitor López de Aberásturi
- Musika: Bingen Mendizabal
- Antzezleak: Gustavo Adolfo Almarcha
- Iraupena: 16 m.
- Hizkuntza: Sin diálogos
Aitor López De Aberásturi
Muntatzaile lanetan hasi zen zinema munduan, eta Juanma Bajo Ulloa, Paul Urkijo Alijo eta David Perez Sañudo zuzendariekin lan egin zuen. Kontatzeko duen grina dela eta, zuzendaritzara jauzi egin zuen, bere proiektu propioak garatzeko, normalean dokumentalak eta gai kulturaletan ardaztuak. Bere azken lanak, "Buruak" film laburrak, Gustavo Adolfo Almarcha margolaria du ardatz, eta zuzendari lanetan egingo duen lehen filmak, "Bidean jarraituz", Bingen Mendizabal zinema musikagilea izango du ardatz.
Polvo somos
Jaioterrira itzuli da Ane ezustean, aitonaren hiletan egoteko. Itzultzearekin batera, familiako emakumeekin berriz elkartzeak eragindako tentsioak biziko ditu. Itxura arraroa hartuko du guztiak orduan, ehorztetxean irregulartasunak susmatzen hasten denean.
- Zuzendaria: Estibaliz Urresola Solaguren
- Gidoia: Estibaliz Urresola Solaguren
- Ekoizlea: Sirimiri Films
- Argazkilaritza: Marino Pardo
- Muntaia: Estibaliz Urresola, Ibai Elorza
- Musika: Asier LI
- Antzezleak: Jone Laspiur, Goize Blanco, Itziar Aizpuru, Klara Badiola, Patxi Santamaria, Ilargi Molinillo, Txema Blasco
- Iraupena: 22 m.
- Hizkuntza: Castellano
Estibaliz Urresola Solaguren
Estibaliz Urresola Laudion jaio zen, eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Bost urtez euskal zinemaren eta telebistaren industrian lan egin ondoren, zuzendaritzari ekin zion Bartzelonako ESCACen. Han, Zuzendaritza Zinematogafikoko masterra eta Film Business - Marketing, Banaketa eta Nazioarteko Salmentetako masterra egin zituen. Harrezkero, Euskal Herria eta Bartzelona artean bizi da, zenbait ikus-entzunezko proiektutan errealizadore eta zuzendari gisa lanean. `Voces de Papel´ bere lehen film luzea zen.
Buen plan
Gizon enigmatiko batek aditu talde bat bilduko du, Vitoria-Gasteizen inoiz ikusi den kolperik handiena emateko.
- Zuzendaria: Andoni Martínez de Madina y Julen de la Serna
- Gidoia: Andoni Martínez de Madina
- Ekoizlea: Birudi Filmak
- Argazkilaritza: Julen de la Serna
- Muntaia: Julen de la Serna
- Musika: David Juárez
- Antzezleak: Jose Ruiz de Azua, Andoni Martínez de Madina, Ieneko Ruiz de Azua, leltxu Alda, Miguel Ngu, Iratxe Aguilera, Miguel Pérez
- Iraupena: 11´50 ´´
- Hizkuntza: Castellano
Andoni Mtz De Madina
Gasteiz. 2011n hasi zen ikus-entzunezkoen munduan, "Cosa de Tr3s" webseriea sortu zuenean. Hainbat urtez, hainbat esketx, bideoklip eta film labur idatzi, zuzendu eta interpretatu ditu, `Cosa de tr3s´ ekoiztetxearekin. ‘Plan ona’ bere azken film laburra da eta landuena. Hainbat jaialditan aukeratua izan da.
Julen De La Serna
Gasteiz. 10 urte baino gehiago daramatza Arteman edo Kind Visuals bezalako enpresetan argazkigintzako teknikari eta zuzendari lanetan. Hainbat bideoklipeko zuzendari izan da eta publizitate-iragarki ugaritan hartu du parte. Andonirekin batera, `Cosa de Tr3s´ sortu zuen eta film laburrak, esketxak, webserieak eta material gehiagotan aritu da zuzendari eta grabatu ditu. Horietako batzuk Zinexpress edo Euspot lehiaketetan sarituak izan dira.
Ni una más
Adelak (63 urte) auzoko ile-apaindegian egiten du lan egunez, eta gauez emakumeen erasotzaileei erasotzen dien talde klandestino bortitz baten buru da.
- Zuzendaria: Beñat Fontaneda
- Gidoia: Beñat Fontaneda
- Ekoizlea: Beñat Fontaneda, Erlantz Anda, Mikel Buruaga, Aitor Korres, Gindi Auzmendi, Montse Viloria, Iraide Fontaneda, Naiara Foronda, Nagore Pitillas, Markel Eizagirre
- Argazkilaritza: Ander Mujika
- Muntaia: Beñat Fontaneda
- Musika: Silvia San Miguel
- Antzezleak: Itziar Rekalde, Iñigo de la Iglesia, Jone Bengoa, Josune Vélez de Mendizabal, Pilar Gil, Unai López de Armentia
- Iraupena: 11´ 55´´
- Hizkuntza: Castellano
Beñat Fontaneda
Ekonomian lizentziatua eta Ikus-entzunezkoetan goi-mailako graduatua. Zuzendari, gidoilari eta muntatzaile; hamar bat film labur sinatu ditu, eta, besteak beste, Notodofilmfest saria jaso du "El círculo de la violencia" lanagatik. Hiru dokumental, publizitate-spotak eta bideo-kreazioak sinatu ditu, eta ibilbide luzea egin du bideoklipak egiten, izan ere 20 pieza baino gehiago egin ditu, esaterako, Kepa Junkerarekin, Soziedad Alkoholikarekin eta Mikel Urdangarinekin, besteak beste.
Sarrera-Txartelen salmenta eta prezioa
Saio bakoitzerako sarrera-txartelak eskuragarri Kordoi Etxean, Vital Fundazioa Aretoan bertan emanaldia hasi baino ordu bete lehengotik (sarrerak badaude), eta webgune honetan bertan.
- Abonuen prezioa: 9€
- Sarrera-txartelen prezioa: 2€
Sarrerak agortuta