1. Hasiera
  2. Ezhoiko laguntza-deialdia COVID19

Ezhoiko laguntza-deialdia COVID19

Aurkezpena

Video

Vital Fundazioak, bere helburu eta balioekin koherente izanik, ikuspegi solidariotik eta arabarren aurrerapen soziala, ekonomikoa eta kulturala bultzatuz, laguntzen ezohiko deialdi hau argitaratzen du, COVID-19k Arabako Lurralde Historikoan eragindako ondorioei erantzuna emateko helburuz.

Deialdiaren helbura Arabako Lurralde Historikoan COVID-19k eragindako ondorioei zuzeneko erantzuna emateko garatzen diren irabazi asmorik gabeko ekimen eta proiektuak babestea da, honako esku-hartze arlo hauek kontuan hartuta:

 

  • Gizarte arloa: Jarraian zehaztuko direnei laguntzen eta aukerak eskaintzen dizkieten proiektuak eta jarduerak:
    • Kalteberatasun sozialeko egoeran dauden edo egoteko arriskua duten pertsonak.
    • Mendekotasun- edo desgaitasun-egoeran dauden pertsonak, baita haien familia-ingurunea ere (adinekoak, familiak, haurren eta gazteen premiak hezkuntza-arloan, etab.).
  • Lurraldeari laguntzea: Arabako lurraldearen gizartea eta ekonomia biziberritzen lagunduko duten proiektuak eta jarduerak.
  • Ikerketa eta teknologia babestea: Berrikuntza eta garapen zientifiko eta teknologikoko proiektuak.

Vital Fundazioak milioi bat euro bideratuko ditu (1.000.000 €), eta aurkeztutako proiektuak eta ekimenak 2020ko abenduaren 31 baino lehen burutu beharko dira.

Prozesuaren jarraipena

  • Laguntza-eskabideak aurkezteko epea 2020ko apirilaren 27an hasiko da, eta 2020ko uztailaren 15a izango da azken eguna.
  • Vital Fundazioak, deialdi honetako oinarrietan  zehazten zenari jarraiki, gehienez ere 15 eguneko epea izango du, aurkeztu eta gero, proiektuak eta eman beharreko laguntzak ebaluatzeko.
  • Ebazpena zuzenean jakinaraziko zaio eskatzaile bakoitzari.
  • Ebazpena positiboa bada, gehienez ere 15 eguneko epea ezarriko da, jakinarazpen hori egiten denetik, Vital Fundazioak eskatzen duen dokumentazio osagarria aurkezteko. Dokumentazio hori epe horretan aurkezten ez bada, eskabidea automatikoki ezetsiko da.