
Argazki interesgarriz jositako argitalpena ikerketa lan sakon baten emaitza da. Fusilak utzi eta pioletak hartu zituzten britainiar esploratzaile gazteen unibertso mentalean eta fisikoan murgilduko da irakurlea
Liburuaren aurkezpena
George Mallory eta Andrew Irvine izan al ziren planetako gailurrik altuenera iritsi ziren lehenengo gizakiak? 1924an desagertu zenetik, alpinismoaren misterio handienetako bat izaten jarraitzen du galdera horrek, eta horixe da 'Everest 1924, el enigma de Irvine y Mallory' liburuaren argumentu nagusia. Sebastián Alvaroren liburua da eta datorren ostiralean, martxoak 11, Vitoria-Gasteizen aurkeztuko du Vital Fundazioaren eta Goiena Mendi Klubaren eskutik.
Sarrera librea edukiera bete arte
Informazioa
29 urtez 'Al filo de lo Imposible' telebista saioko zuzendaria izan da Sebastián Álvaro, eta ia 200 espedizio antolatu ditu, horietako bost Everestera. Horien artean 1924ko espedizioaren birsorkuntza bat nabarmentzen da.
Liburu honetako orrialdeetan ibilbide historiko bat egiten du alpinismoaren hastapenetan zehar, esplorazioen aro handiaren amaiera markatu zuen ikuspegi erromantiko batetik. Everest 1924 espedizioaz hitz egiten du, baina baita Irvinek eta Malloryk 1921ean eta 1922an egin zituztenei buruz eta euren aurretik izan zituzten pertsonaiez ere.
Argitalpena, gainera, argazki interesgarriz josita dago, bai argazki historikoak, bai Sebastián Álvaroren bidaia eta espedizioetakoak.