1. Hasiera
  2. Euskara ikasteko bekak

Euskara ikasteko bekakBekak

Informazioa

Vital Fundazioak eta Gasteizko IKAk hurrengo ikastaroak sustatu nahi dituzte euskaltegian, euskara maila handitzeko eta/edo mailak egiaztatzeko. Euskaltegian emango dira.

  • 3 edo 5 orduko ikastaroak goizetan, 2020ko urritik 2021eko ekainera.
  • 2, 3 eta 5 orduko ikastaroak goizetan, 2- 2,5 eta 3 ordukoak arratsaldetan, 2020ko urritik 2021eko ekainera.

Gazteentzako beken zenbatekoa honako hau izango da:

Euskara ikasteko bekak

Gizarte bazterketa arriskuan dauden onartuentzako beken zenbatekoa matrikularen zenbatekoaren % 85 izango da.

Beka eskatzeko bete beharreko baldintzak

  • 18 eta 25 urte bitartekoa izatea (hau da, 1995-2002 epealdian jaiotakoa izatea).
  • Beka-eskabidea betetzea eta matrikula-inprimakiekin eta ordainagiriarekin batera aurkeztea.
  • Matrikula epe barruan egin izana, hau da, abuztuaren 31tik irailaren 18ra bitartean. Matrikula formalizatutzat joko da euskaltegiko bulegoetan matrikula-inprimaki beteak eta banku-sarreraren egiaztagiria eman ondoren.
  • Ikastaroaren aprobetxamendua eta gutxienez % 75eko asistentzia-maila ziurtatzen duen idatzizko konpromisoa sinatzea. 

Idatzizko konpromisoa

  • Bekadunak konpromisoa hartu behar du ikastaroa ahalik eta ondoen aprobetxatzeko eta gutxienez % 75eko asistentzia izateko.
  • Halaber, bekadunak baimena ematen dio Gasteizko IKAri Vital Fundazioari ikastaroan izandako parte-hartzearen jarraipen didaktikoa helarazteko.
  • Azkenik, aurreko konpromisoak betetzen ez baditu, bekaren zenbatekoa geroratutako ordainketa-transferentzia baten bidez itzultzeko konpromisoa hartzen du bekadunak.

Prozedura

Irailaren 18tik aurrera, Gasteizko IKAk eta Vital Fundazioak eskaera guztiak aztertuko dituzte, ezarritako irizpideen arabera, eta onuradunak nortzuk izango diren erabakiko dute. Era berean, 12 eskaera aukeratuko dituzte, egon litezkeen bajak betetzeko. 

Irailaren 30a baino lehen, interesdunei jakinaraziko diete zeintzuk eskabide onartu diren, zeintzuk geratu diren erreserban eta zeintzuk baztertu diren.

Esleitzeko irizpideak

  • IRIZPIDEA: Ikastaroaren iraupena eta erritmoa (zenbat eta eskola-ordu gehiago, puntuazio handiagoa):
    • AUKERA: Egunean 5 orduko ikastaroa, 2020ko urritik 2021eko ekainera.
    • AUKERA: Egunean 3 orduko ikastaroa 2020ko urritik 2021eko ekainera.
    • AUKERA: Egunean 5 orduko ikastaroa, 2020ko urritik 2021eko otsailera.
    • AUKERA: 2,5 orduko ikastaroa, 2020ko urritik 2021eko ekainera.
    • AUKERA: 2 orduko ikastaroa, 2020ko urritik 2021eko ekainera. (Beketarako dirua geratuko balitz baino ez).
  • IRIZPIDEA: Abiapuntuko mailarik baxuenei emango zaie lehentasuna.
  • IRIZPIDEA: Matrikulazio-data. Baldintza berberetan, 1. eta 2. irizpideen arabera, matrikula lehenago formalizatu duenari emango zaio beka. 

Oharra: Bekadunarentzat talderik sortuko ez balitz, Vital Fundazioak eta Gasteizko IKAk beste aukera batzuk eskainiko dizkiote beste erritmo edo ordutegi batean. 

Aurreikusi gabeko edozein gorabeheraren aurrean, Vital Fundazioak eta Gasteizko IKAk egoki deritzoten moduan erabakitzeko ahalmena izango dute. 

Ordaintzeko aukerak

Matrikula formalizatutzat joko da matrikula-inprimakiak behar bezala sinatuta entregatzen direnean banku-ordainagiriarekin batera. Azken hori bi modutan egin daiteke: 

  • Ordainketa bakar batean. Horrela ordainduz gero, Aldundiaren laguntzak nahiz Vital Fundazioaren beka aldi berean deskontatuko lirateke.  
  • Epeka ordainduz gero, lehenengo epean Vital Fundazioaren bekari dagokion diru kopurua deskontatuko litzateke, eta bigarrenean Aldundiaren laguntzari dagokion deskontua aplikatuko litzateke.