1. Hasiera
  2. Euskal gizartea terrorismoaren aurrean
La sociedad vasca ante el terrorismo

Informazioa

Sancho el Sabio Fundazioak eta Fernando Buesa Blanco Fundazioak erakusketa antolatu dute eta dokumentuen, kartelen, eranskailuen, esku-paperen, zirriborroen eta objektuen bidez, urteen joan-etorrian euskal gizarteak terrorismoari dagokionez izan zuen jarrera erakusten da.

Erakusketa lau guneren inguruan eratu da. Lehendabizikoan historia honetako mugarri eta data garrantzitsuenak identifikatzen dira, terroristen ekintzengatik zehaztuak nahiz terrorismoaren aurrean euskal gizartearen (eta Espainiako gizartearen) jarrera dinamikoa eta aldakorra azaltzen dutenak. Jarraian, ibilbide azkarra ezarri da jarrera aldaketa horren adierazpen eta agerpenetatik, herritarren mugimendu bakezaleen hazia eta biktimena beraiena ere, Hipercor eta Zaragozako kuarteleko atentatu gogorrak, Ortega Lararen bahiketa edo Miguel Ángel Blancoren erailketa, besteak beste.

Erakusketaren hirugarren atala eragile eta tresnei buruzkoa da. Lehenengoen artean terrorismoaren aurkako protesta sareak daude eta horiek sustatu zituzten erakundeak, baina biolentzia legitimatzen zutenen ekintzak ere gogoratzen ditu. Azken atalak zenbait ikur nabarmentzen ditu -begizta urdina-, lekuak, espirituak eta mobilizazioak -Ermua- edo gizartearen eta politikaren kontraesaneko mugimenduak, arazoaren aurreko sentsibilitate desberdinak adierazteko erabili zirenak, ez denak unibokoak ezta helburu bera lortzeko edo helburu beraren alde lanean.

Erakusketaren amaierako emaitza, euskal gizarteak terrorismoari dagokionez izan zituen jarrera anitzen argazki bat da, baita joera nagusi horien bilakaerarena ere, dokumentu-objektuen bidez egina.

Bisitaldi gidatu bi egingo zaizkio erakusketari, abenduaren 21ean eta urtarrilaren 8an, 18:30ean. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu Sancho el Sabio Fundazioaren 945253932 telefonora.