1. Hasiera
  2. Etxe berdeak ARABA

Etxe berdeak ARABAkultura eta prestakuntza

Informazioa

Zer eskeintzen dugu?

Aukera jasangarriagoak hartu nahi dituzten parte-hartzaileei bidaian laguntzea eta animatzea da Sakoneko filosofia, honako hauen bidez:

  • Prestakuntza- eta kontzientziazio-saioak, oinarrizko gaiei eta gai oso praktikoei buruzko informazioa trukatzeko.
  • Arreta eta aholkularitza pertsonalizatua, aurrez aurrekoa edo bitarteko telematikoen bidezkoa, sortzen diren zalantza guztiak argitzen laguntzeko.
  • Informazio eta gomendio praktikoak dakartzaten materialak entregatzea, baita laginketarako eta aurrezteko ekipo erraz bat ere.

Informazio gehiago hemen klikatuz.

Programazioa

Lurralde osora iristeko lehen esperientzia pilotu honetan, programa urteko hiru ediziotan egitea planteatzen da:

  • Lehenengoan, parte-hartzaileek beren etxeetan ur eta energia kopuru esanguratsua aurrezteko eta hondakinak behar bezala kudeatzeko erronkari aurre egingo diote. 
  • Esperientzian aurrera egin nahi dutenei beren etxeetan kontsumitzeko modu adeitsuagoa proposatuko zaie.
  • Amaitzeko, tailerrak eta jarduera praktikoak egingo dira, aurreko edizio bietan proposatutako gaietan sakontzen eta lan egiten jarraitzeko.

Programa Vital Fundazioak sustatuko du lurraldean, eta ingurumenaren arloko kontzientziazio- eta neurketa-ekintzetan espezializatutako profesionalen talde baten aholkularitza eta koordinazioa izango du.

Prestakuntza-tailerrez eta interes guneetara egingo diren txangoez gain, "Araba Etxe Berdeak" programan parte hartzen duten familiei hainbat material emango zaie:

  • Aurrezki- eta efizientzia-kita.
  • Informazio-materialak.
  • Kontsumo-produktuak.

Izen-emateak

Izen-emateak martxoaren 10etik, asteazkena, apirilaren 16ra, ostirala, hurrengo estekan edo 945 776 858 telefonozenbakira deituz.

 

Etxe berdeak Araba