1. Hasiera
  2. Etnografia biziko jardunaldia 'Gure museoa kalera'
Pipaon

Informazioa

Abuztuaren azken larunbaterako antolatu da egun hori, eta herriko bizilagunek, goizean zehar, XX. mende hasierako bizimodua eta ohiturak erakutsiko dituzte. Horretarako, garai hartako soinekoak jantzi eta lan tradizionaletan arituko dira, esaterako, garia moztu eta jotzen, harraskan lixiba egiten, ikatza egiteko erabiltzen zen ikaztegia egiten, ogia eta hestebeteak egiten, kalamuzko zapatilak egiten, koltxoiaren artilea hagaz jotzen, eta abar. Jarduera horiek guztiak dira Pipaongo herritarrek eta Usatxi Kultura Elkarteak euren jatorri eta tradizioekin duten konpromisoaren erakusgarri.