
Vital Fundazioak eta Euskadiko Etika Klusterra Fundazioak etika-foroaren hurrengo hitzordua 'Basoen defentsari' eskainiko diote. XVI. edizio honetan Isa Álvarez Vispo hezitzaile eta nekazaritza-ekologoa, Gema Madina biologoa eta José Luis de la Cuesta EHUko Zuzenbide Penaleko katedraduna parte hartuko dute.
Informazioa
Basoa zuhaitz, landare eta animalia multzo bat baino askoz gehiago dela da etika foroaren hiztordu honen ardatz nagusia. Ekosistema bat da, izaki bizidunen habitata, landareeena nahiz animaliena, biodibertsitatea gordetzen eta kontserbatzen duena; ondasunak eta zerbitzuak ematen ditu ehunka mila pertsonarentzat, modu arduratsuan kudeatuz; fluxu hidrikoak erregulatzen ditu; eta lurzoruaren degradazioaren aurkako babesa bermatzen du.
Baoak eta zuhaitzak birpentsatu behar dira, babestuak izateko ez ezik, errespetatuak izateko subjektu diren aldetik ere. Ez dezagun ahaztu haiek direla babesten gaituztenak. Ingurumen-etikaren oinarri bat da hori. Eta Zuzenbidea, bere lege eta arauen bidez, tresna bat da, haien onura publiko garrantzitsua aintzat hartuta, basoak, guztien ondadun direnak, babes-eskubidearen titular bihurtzeko.