
Vital Fundazioak ahalegin handia egiten du urtero aurreko urtean euskal profesionalek egindako edo ekoitzitako zinema-lanik onenak izateko. Aurten 39.edizioa ospatuko du eta Vital egun bakoitzean film luze bat eta labur bat proiektatuko ditu. Ondoren, solasaldi bat izango dute protagonistekin.
ERROAK
Fitxa teknikoa
- ZUZENDARITZA: Sergio Azkarate
- GIDOIA: Sergio Azkarate, Irati Lekue, Itziar Hormilla.
- EKOIZPENA: Irati Lekue
- ANIMAZIOA: Nefer Olaizola
- MUNATAIA: Sergio Azkarate
- MUSIKA: Izaki Gardenak
- IRAUPENA: 18 min
- HIZKUNTZA: Euskera (azpitituluak) eta Gaztelania
Sinopsia
Arabako landaren despopulazioa egitate bat da. Hainbat herritan gertatzen dena errepasatzen dugu eta bertako biztanleei entzuten diegu.
SERGIO AZKARATE
Sergio Azkarate Gasteizen jaio zen, eta 2017an Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatu zen. Lehenik eta behin, hainbat enpresatarako bideo korporatiboak egiten aritu zen. Gero, 2020an, Oihaneder Euskararen Etxearen Batera laguntza lortu zuen, eta bere lehen film labur dokumentala, Erroak, egitea lortu zuen. Gaur egun bere lehen film luzea amaitzen ari da.
GELDITASUNA EKAITZEAN
Fitxa teknikoa
- ZUZENDARITZA: Alberto Gastesi
- GIDOIA: Alex Merino Aspiazu, Alberto Gastesi Jauregui
- EKOIZPENA: VIDIANA FILMS, S.L.
- ARGAZKILARITZA: Esteban Ramos Erdocia
- MUNTAIA: Alberto Gastesi Jauregui
- MUSIKA: Iñaki Carcavilla
- ANTZEZLEAK: Loreto Mauleón, Iñigo Gastesi, Aitor Beltrán, Vera Milán
- IRAUPENA: 96 m.
- HIZKUNTZA: Gaztelania, Euskera (azpitituluak), Frantzesa (azpitituluak)
Sinopsia
Lara Paristik Donostiara itzuli da Telmorekin, bere bikotekidearekin, hirian behin betiko bizitzeko asmoz. Daniel ez da inoiz hiritik atera, orain bere andregaiarekin bizi da, Verarekin, eta amaren higiezin-agentzian egiten du lan. Lararen eta Danielen bizitzak gurutzatu egingo dira salgai den etxebizitza baten bisitaldian, baina agian ez da elkar topatzen duten lehen aldia. Iraganaren eta orainaren artean, beste garai batean beste bide batzuk hartzeko aukera izan zuten bi pertsonaren maitasun-istorioa aztertzen du.
ALBERTO GASTESI
Hamahiru urte zituela filmatu zuen bere lehen film laburra. Handik gutxira, "Kameraren atzean" nerabeentzako zinema-programan sartu zen, eta Tranpantojo zuzendu zuen, bere bigarren film laburra, Cinema Jove eta beste hainbat lehiaketatan saritua. Harrezkero, Itsmo, Ekaitza, Mapa del tiempo olvidado, Alejandra, Miroirs, Cactus eta Las vacaciones zuzendu ditu, hainbat jaialditan hautatutako lanak. Gaur egun, Singular zientzia-fikziozko filma prestatzen ari da, Sitgesko zinema-jaialdian Pitchbox saileko irabazlea. Gelditasuna ekaitzean da Gastesiren lehen film luzea.
Sarrerak
- Precio abonos: 15€
- Precio entradas: 4€
Las entradas para cada una de los sesiones están disponibles en la Casa del Cordón, en Vital Fundazioa Kulturunea desde una hora antes del inicio (si hubiera localidades) y en el siguiente formulario: