
Vital Fundazioa Fundazioak gure +55 erabiltzaileekin duen konpromisoa eta erabiltzaile horiek eskaintzen ditugun ikaskuntzekiko erakusten duten harrera ona batu egin dira, eta online ikastaroen prestakuntza-aukera bat garatzera bultzatu gaituzte, COVID19k eragindako egoera hobetzen den bitartean eskaintzeko.
Informazioa
Errenazimentuko artea Italian hasi zen XV. eta XVI. mendeetan, eta azken mende honetan zehar hedatu zen mendebaldeko gainerako herrialdeetara. Bere abiapuntua garai hartako pentsamendua izan zen, humanismoa, gaur egun, oraindik ere, gizakia txunditzen jarraitzen duten artelanak ekoitzi zituena.
Programa:
- Sarrera: Humanismoa.
- Errenazimentua Europan.
- Italia
- Belgika eta Herbehereak.
- Espainia (ibilbide laburra)
- Errenazimentua Amerikan (ibilbide laburra)
Ikastaroaren garapena
UPV/EHUn Artearen Historian lizentziatua den Ricardo Garay Osmak emango du tailerra.
Gehienez 15 lagunek egin dezakete tailerra.
Prestakuntza Google Meet plataformaren bidez emango da (izena eman duten pertsonek posta elektroniko bat jasoko dute, ikastaroko saioaren egunean eta orduan konektatzeko esteka batekin; baita saio horretarako materiala ere).
Ikastaro honetan parte hartzeko gutxieneko baldintza Interneterako sarbidea, kamera eta mikrofonoa dituen gailu bat (mugikorra, tableta edo ordenagailua) izatea da.
Oharra: Abenduak 25 eta urtarrilak 1 ez dira eskola-egunak.
Izena emateak
Ikastaro honetarako izena ematea webgune honetan egin ahal izango da 2020ko azaroaren 11tik 22ra arte edo plazak bete arte.
Oharra: Ikastaroa ez da hasiko, gutxienez zortzi pertsonak izena eman ezean.
Prezioa: 30€
Izena emateko eta jardueraren ordainketa egiteko, honako inprimaki hau bete behar da, datu pertsonalen berri emateko. Gero, orri seguru batera birbideratuko zaitugu, jardueraren ordainketa egiteko (edozein banku-txartelen bitartez egin daiteke). Bertan, telefono mugikorrera bidaliko zaizun segurtasun-kode bat eskatuko zaizu. Behin prozedura amaituta, izena eman izanaren egiaztagiria jasoko duzu zure posta elektronikoan.
PLAZAK AGORTUTA