1. Hasiera
  2. Erasmus bekak 2020/ 2021
Becas Erasmus

Ezaugarri orokorrak

  • Laguntza-kopurua: Programak aurrekontu finkoa du, eta onuradunen artean banatzen da, ikasleek kanpoko unibertsitateetan emandako hilabete-kopuruaren arabera. Beraz, ezin da a priori zehaztu zenbat beka emango diren.
  • Laguntzaren zenbatekoa:
    • Ikasturte osoa kanpoko unibertsitatean: 800€.
    • Lau eta sei hilabete arteko egonaldiak kanpoko unibertsitatean: 400€.
    • Lau hilabetetik beherako egonaldiak: 100€ kanpoko unibertsitatean emandako hilabete bakoitzeko.
  • Zenbateko hori txikiagoa izan daiteke, baldin eta emandako bekei dagokien zenbatekoa xede horretarako bideratutako zenbateko osoa baino handiagoa bada.
  • Truke-programa ofizialean hasiera batean aurreikusitako hilabeteak baino ez dira hartuko kontuan, eta ez dira kontuan hartuko ikasleak geroago egin ditzakeen egonaldi-luzapenak.
  • Pertsona bakoitzari laguntza bakarra emango zaio bere ikasle-ibilbide osoan, truke-programa guztietarako.
  • Laguntza ematea: Eskatutako baldintzak kontuan hartuta, une bakoitzean erabakiko da eskatutako laguntza ematea edo ukatzea, eta erabaki apelaezina izango da.
  • Laguntza hau beste erakunde batzuen laguntzen osagarria izan daiteke.
  • Laguntza galtzea: Kanpoko unibertsitateko egonaldia finkatutako egutegian zehaztutako data baino lehen eteten duten ikasleek laguntza hori jasotzeko eskubidea galduko dute, eta horren berri eman beharko diote Kutxabanki ahalik eta lasterren, bai pertsonalki, bai unibertsitatearen bidez.

Eskatzaileek bete beharreko baldintzak

  • Laguntza horiek jaso nahi dituztenek Estatu mailako edozein unibertsitatetako ikasleak izan beharko dute, eta beren Unibertsitateak ofizialki aukeratuak izan beharko dute Europar Batasuneko graduko (ez praktikak, graduondokoak, masterra edo doktoregoa) ikasleentzako Erasmus Mugikortasun Programan parte hartzeko 2020/2021 ikasturtean.
  • Eskatzaileek Araban erroldatuta egon beharko dute.
  • Eskatzaile guztiek K26 edo K26+ txartelaren titularrak izan beharko dute (30 urte baino gehiago izanez gero, Kutxabank edozein finantza-txartelen titularrak), eta, gainera, Kutxabanken egoera aktiboan dagoen kontu baten titularrak izan beharko dute. Kontuak nahiz txartelak 2019ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko emate- eta/edo irekitze-data izan beharko dute.

Beka bereziak

Egoera ekonomiko berezia duten eskatzaileek aurreko baldintzak betez eskuratu ahal izango dute beka. Horretarako, dagokion laukitxoa markatu beharko dute eskabide-inprimakian eta egoera berezi hori justifikatzen duen dokumentazioa bidali beharko dute epea amaitu baino lehen, "Izapideak" atalean zehazten den bezala. Ez dira kontuan hartuko dokumentazioa erantsi ez duten edo baloratzeko nahikoa ez den dokumentazioa erantsi duten eskabideak.

Beka berezien eskaerak batzorde batek aztertuko ditu, eta haren erabakia apelaezina izango da. Familia-unitatean benetako premia ekonomikoa dagoela irizten den eskaerak baino ez dira kontuan hartuko.

Beka horien zenbatekoa arruntena halako bi izango da, eta, gainera, ez zaie hainbanaketarik aplikatuko.

Eskabideak egiteko izapideak

Eskaera egiteko epea 2020ko urriaren 28tik azaroaren 30era arte (biak barne) izango da.

Laguntzak eskatzeko, interesa duten ikasleek eskabide-orria bete eta web-orri honen bidez bidali beharko dute. Horrez gain, errolda-ziurtagiri eguneratua bidali beharko dute, gehienez 5 eguneko epean, honako helbide honetara: becas@fundacionvital.eus.

Ez dira kontuan hartuko izapide hori betetzen ez duten jasotako eskabideak.

Eskabide-orrian beka bereziak eskuratzeko laukitxoa aktibatu bada, honako agiri hauek bidali beharko dira (familia-erroldaren ziurtagiria, familia-unitateko kide guztien 2019ko ekitaldiko datu fiskalak eta egoera ekonomiko berezia justifikatzen duten beste agiri batzuk) jarraian zehaztuko den helbidera eta gaian Erasmus - Eskatzailearen IFZ adieraziko da: becas@fundacionvital.eus.

Dokumentazio hori 2020ko azaroaren 30a baino lehen jasotzen ez bada, ez da kontuan hartuko eskaera horren izaera berezia, eta eskaera hori beka arrunten betekizunen eta baldintzen arabera baloratuko da.  

Ebazpena

Eskatzaileek beren eskaeraren ebazpena web-orriaren bidez kontsultatu ahal izango dute abenduaren amaieran, bekaren eskatzailearen NANaren bilatzaile baten bidez.

Laguntza ordaintzea

Emandako laguntzak ikaslea titularra duen Kutxabank kontuan baino ez dira ordainduko. Unibertsitatera lehenengo seihilekoan zoazten ikasleek 2021eko urtarrilaren amaieran jasoko duzue beka; bigarren seihilekoan zoaztenek, 2021eko apirilaren amaieran; eta bi seihilekoetan zoaztenek, beka bi zatitan jasoko duzue, aipatutako 2 hilabeteetan.

Eskabidea aurkezteak aipatutako baldintza guztiak onartu egin direla esan nahi du.