1. Hasiera
  2. Erakusleiho-artea

Erakusleiho-arteaKultura

Proiektua

Proiektuak behin izan zuten estetika -izaera abegikorra- itzuli nahi die kaleei, gaur egun erakusleihoak hutsik dituzten fatxadek proiektatzen duten estetika 'marjinalari' amaiera emanez. Halaber, lonja horiei hobetzeko aukera eskaini nahi zaie, eta, era berean, berriro alokatzeko aukerak handitu, etorkizuneko ekintzaileei esaterako.

'Erakusleiho-artea' proiektuak gure inguruko talentu artistikoa ere ikusarazi nahi du, bereziki gazteenena. Espazio horiek beren lana suspertzeko eta beren karrerak proiektatzeko lagungarri izango dira. Horrela, artista horiei benetako eta ilusiozko alternatiba bat eskainiko zaie, eta haien lana sustatuko da.  Honekin batera, sustatzaileek proposamen artistikoei eta faktore estetikoari esker, kale eta auzo horiek berriz ere ikusgarriak eta atseginak izan daitezkela defendatzen dute. Era berean, talentu ezkutua babestu daiteke, ikusgarritasun faltagatik ahaztuta eta ezagutzera eman gabe geratu dena. 

Erakusleihoak itxita dituzten lokalak aukeratu ondoren, jabeekin adostuko da nola aprobetxatu lokal horiek hobetzeko aukera eta nola handitu etorkizuneko ekintzaileei alokatzeko aukera.

Eduki artistiko bakoitzaren beharren arabera, lokalaren barrualdea ere egokitu egingo da, kaletik ikus dadin. Erakusleihoarekin bat datorren tamainako mahai bat ere egongo da, non artisten lanak eta lokalaren datuak (metro karratuak, alokairua edo salmenta, etab.) erakutsiko diren.

Parte-hartzea

'Erakusleiho-artea' ekimenean parte hartu nahi duten lonjek eta lokalek artedeescaparate@gmail.com helbide elektronikoaren edo 945 776 858 telefonoan bidez jaso dezakete informazioa.