1. Hasiera
  2. Erakusketa ‘Prozesuak eta proiektuak’ Carmen Lecanda
Expo Carmen Lecanda

Informazioa

Vital Fundazioa erakusketa zentroan, bihartik aurrera, Carmen Lecandaren lanaren prozesuaren ibilbidea ikus daiteke, egunerokoaren bere apunteetatik hasita, abstrakzioraino edo bizipenen eta esperientzien adierazpeneraino. Argia eta kolorea dira erakusketaren protagonistak. Formatu handiko 20 pieza eta beste 35 txikiagoak dira, olio-pinturak, pigmentua eta testurak. Egilearen beraren hitzetan: “formatu handian gustura sentitzen naiz, adierazpena askeagoa eta argiagoa da, bildu egiten nau eta hantxe sartuta nago”.  

Piezek Lecandaren hain propioa den keinu-mintzaira hori ikusten utziko dute, formaz eta orbanez osatua, baita hotz eta epelen bere paleta, argiak eta ilunak, ikusle bakoitzak baino ulertuko ez dituen sentsazioak esnatzea helburu duena. Artistak esaten duenez: “kuadroek bizitza dute, horretan parte hartzen duen ikusle bat badago”.

Artista

Carmen Lecanda Garamendi Bilbon jaio zen 1957an, artista, pintore eta idazle ezagunez osatutako familia-giroan: Oscar Rochelt, Juan José Rochelt eta Daniel Lecanda Goicoechea, esate baterako. Bilboko Arte Ederren Goi Mailako Eskolan lizentziatua, Italiara joan zen eta Florentzian geratu zen bizitzera. Spinelli jauregian Mahamed Yahy Al irakasleak eman zuen Pintura eta Marrazketa Nazioarteko Ikastaroa amaitu ostean, Euskadira itzuli zen, eta pintore profesional lana eta Vitoria-Gasteizko Arte eta Lanbide eskolan betetzen duen irakasle lana uztartzen ditu.