1. Hasiera
  2. Erakusketa 'NORTASUNA'
SALA ARABA

Informazioa

Erakusketa leku anitzetako gune askotan egin ostean, esaterako, Gipuzkoan, Nafarroan, Bartzelonan, Tarragonan, Lugon, Pontevedran edo, aurten bertan, Kataluniako Zeramikari Elkarteko erakusketa aretoan,  2004an sortu zen talde horrek Vitoria-Gasteizera hurbildu du bere proiektu berria: ‘Nortasuna’. Erakusketa proiektu horren sorreran, taldeak euskara proposatu zuen erakusketako protagonista izan zedin, euskaran islatzen delako euskal pertsonalitatea, euskal identitatea. Horrela, zortzi artistek lanari ekin zioten erakusketa eratzeko, gainera, euren inspirazioa euskal idazle nabarmenen olerkietan bilatuko zuen proposamen zehatz bati jarraiki.

‘Ama euskara’ izenpean, esate baterako, Maite Salutregik hiru pieza ditu erakusketan, gres zurian eginak, Jose Luis Otamendiren ‘Lur Arola’ olerkian oinarrituta, “maitasunari, bizitzari, lurraldeari, identitateari” buruzko zenbait bertso. Koro Martínezek, bere aldetik, ‘Izarren hautsa’ Xabier Leteren olerkiaren bitartez, identitatearen garapenerako eta horren transmisiorako bi errealitate desberdin eta kontrajarriak planteatu ditu. ‘Batuz versus batuz’ lanean errealitate horietako bat posible da, bestea ez.   

Hormako lau piezek eta apal baten gaineko beste lauk osatzen dute ‘Agurra’. Lan horren bitartez, euskara etxean izkutatu behar izan zuten garaia gogorarazi nahi