1. Hasiera
  2. Erakusketa ‘Nola aldatu garen. 25 urte bete ditu eraztun berdeak’
Sala F. Vital Anillo Verde

Informazioa

Vital Fundazioaren Erakusketa Gunea, martxoaren 25era arte Gasteizko eraztun berdearen zazpigarren parkea izango da. ‘Nola aldatu garen. 25 urte bete ditu eraztun berdeak’ erakusketak, El Correorekin lankidetzan antolatuak, 80ko hamarkadan hiria inguratzen zuen obra-hondakinez betetako eraztun haren bilakaeraren berri ematen du, gaur egun den identitate ikur bilakatu arte, baita Vitoria-Gasteizek mende laurden horretan izan duen eraldaketarekin duen harreman estuaren berri ere.

2018 honetan, ospakizuna dugu Vitoria-Gasteizen, izan ere, gure enblema ezagunenetako batek, eraztun berdeak, 25 urte bete ditu. Nola ez, Vital Fundazioak bat egin du urtebetetze berezi horrekin: gaur egun eraztun berdeaz hitz egitea, hiriaren eta bertako biztanleen eraldaketaz hitz egitea baita. 

Urteurrena ospatzeko EL CORREO egunkariak egin duen lanetik abiatuta, Jesús Ruano komisario duen erakusketak Iñaki Andrés-ek egindako formatu handiko 22 argazki ditu oinarri, eta erakusketaren diseinua Fernando Martínez de Viñasprek egin du. Argazkietan, eraztuna osatzen duten 6 parke naturalak, urteen joan-etorrian bertan gertatu diren gertakari historikoekin uztartu dira. Erromatarrak, Erdi Arokoak, soldaduak eta pilotuak hurbilagoko garaietan, ibili ziren, gaur egun herritar guztiek gozatzen dituzten eta mundu mailan erreferente bilakatu diren inguru horietatik. Jende askoren lanari esker, maisutzaz berreskuratu diren milaka hektarea.

Hartara, erakusketan zehar, bisitariak sei postal berde horietaz gozatzeaz gain, Vitoria-Gasteizko erakusleiho onenetako bat, gure hiri-periferia berdeak izan duen bilakaeraren partaide ere izango da. Non zen abiapuntua eta noraino iritsi garen; aerodromo zahar batetik hegaztiak eta fauna anitza dituen parkeraino, dauden adibideetako bat besterik ez da. Vitoria-Gasteiz, gaur egun, munduko hiri berdeenen eta jasangarrienen aitzinean jarri duen eraldaketa-eragina.

‘Nola aldatu garen. 25 urte bete ditu eraztun berdeak’ erakusketak eraztunaren bizi-ibilbidea berrikusten duten bost atal ditu. Abiapuntua, ‘lerro gorri guztiak piztu ziren’ unean ardazten da, garai grisa eta beltza, zeinetan gune horiek, teorian berdeak, gure hiriko berezko zabortegi bilakatuak ziren. Txabolismoa, obra-hondakinak, txatarra, legez kanpoko ehiza edo autoak garbitzeko edo olioa aldatzeko lekuak, ohikoa zen garai haietan. Lur kutsatua zen, lur degradatua, ur zikinak, pestizidak, legez kanpoko baratzak eta abar zituena.

Hiri-periferia horrek zituen ingurumenaren narriaduraren arazo larriei irtenbide integrala ematen saiatzeko tresna giza sortu zen eraztun berdearen ideiak amaiera eman zion. Pertsona askoren lana hiriko Udalean, eta gerora, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren inplikazioa, erabakigarriak izan ziren gaur egun gozatzen dugun unibertso berde horri bidea emateko.

Baina, hogeita bost urte igaro dira, eta eraldaketa, ingurumenari dagokiona baino gehiago izan da. Izan ere, Vitoria-Gasteizen kasuan, “eraztun berdea” efektuari buruz hitz egin dezakegu, eta hori da, hain zuzen ere, beste atal baten epigrafea. Gune jasangarri eta aisialdirako horietaranzko aldaketa horrek herritarrak inplika daitezela eragin du, eta hein handi batean, baita euren bizimoduan ohitura osasungarriak eta ekologikoak sar ditzatela ere. Duela mende laurden bat, 1.000 edo 1.500 pertsonek edo egiten zuten footing deitzen genuena. Gaur egun, ordea, 12.000 lagunek edo egiten dute running, astean. Gainera, eraztun berdea pista naturala da milaka herritarrentzat, bertatik ibiltzen baitira paseoan edo bizikletaz, inori ez zaio bururatzen gune horietatik zilindrada handiko motozikleta batean ibiltzea.  

Eta, esan dezakegu, eragin hori harago ere joan dela. Herritarren kontzientzian beste zenbait balore ere sartu dira, birziklatzea edo fauna eta flora zaintzea, esaterako. Mugikortasuna ere aldatu egin da. Udaletik bertatik, metro arina edo erabat elektrikoak diren hiri-autobusak bezalako garraiobide jasangarriak bultzatu dira, Vitoria-Gasteizen diharduten automozioaren merkatuko hainbat enpresa lider erabat elektrikoa den ibilgailua lortzeko lanean ari dira, eta hiritar asko bizikletaz ibiltzen hasi dira, tradizionaletan edo elektrikoetan, mugitzeko baliabide gisa. 2018an, Vitoria-Gasteiz ‘sarera entxufatuta’ dago, eta zaharkituta geratu diren beste erregai batzuk baztertu ditu.

Beste alde batetik, gaur gune hori aberastasuna sortzen duen hiriaren sektore estrategikoa da. Milaka turista datozkigu bisitan urtero, bazter horietaz gozatzeko edo bertan burutzen diren kirol-probetan parte hartzeko. Iaz, esaterako, 27 proba egin ziren hirian eta 35.00 lagunek edo hartu zuten parte. Azken finean, eraztun berdea ‘paradisua etxeko atarian’ izan da gasteiztarrentzat, nahiz eta lan asko geratzen den egiteko.  

Puntu honetan, erakusketak ez du albo batera utzi ‘gainditzeke dugun ikasgaia’. Aldatu egin gara, bai, baina ez nahikoa. Gure erosketa-otzaran plastiko eta bere eratorrien kopuru aberrantea metatzen da. Harrigarria da sagar zurituak ikustea polietilenoko erretilu batean, plastikoz inguratuak, gure kontsumorako. Botilak eta ontziak, material horietaz egindako mota guztietako poltsak, baztertu egin dituzte papera, kartoia eta beira eta ontzi horietako asko gure baso, erreka eta itsasoetara doaz.  

Atzera egin dugu arlo horri dagokionez. Berriz ere ontziratu gabe erostea, produktuak soltean erostea edo paperezko poltsa batean edo beirazko botila bat aukeratzea plastikozkoa hartu beharrean, gure erosketa-zerrendara itzuli behar da. Vital Fundazioa, gure hiriko saltokietan zentzu horretarantz doazen salmenta ohiturak bultzatuko dituzten proiektuetan ari da lanean dagoeneko. Deklaratu diezaiogun gerra plastikoari eta eman ditzagun urratsak erosketa arduratsurantz eta ingurumenarekiko adeitsurantz.