1. Hasiera
  2. Erakusketa 'Luces para la ciudad'
Luces para la ciudad

Informazioa

1895ean sortutako Farolen Arrosarioko prozesioaren eta 1613an sortutako Andre Maria Zuriaren Kofradiaren historiaren lekukotza da erakusketa. Maria Camino Urdiain historialari, dokumentalista eta kofradeak komisariatu du, eta Arrosarioarekiko debozioaren jatorritik hasi eta gaur egun egiten den prozesioraino doa erakusketa, beiragintzaren artea hari gidari hartuta. Ibilbide koloretsu eta didaktikoa da, Vitoria-Gasteizko historian zehar, urtero hiriko jaietan egiten den prozesio horren tradizioan barrena.

Erakusketak, lehen aldiz aterako ditu argitara orain arte ezezagunak zien dokumentuak, gehienak, Eduardo de No argazkilariaren argazki-lanetik ateratako irudiz osatuak. Era berean, lurraldeko hainbat erakundek lagatako beste irudi eta elementu batzuk ikus daitezke. Guztira, 50 dokumentu baino gehiago, lan ezezagunak eta Vitoria-Gasteizko historiaren parte diren pertsonaiak daude.

Erakusketaren estetika forma eta koloreen sintesi bat da, farolen argitasunak eta beiratearen munduaren berezko ezaugarriek inspiratua. Era berean, Vital Fundazioa erakusketa-zentroaren espazio zabaletan gaikako arloak sortu dira prozesioaren historiaren eta Kofradiaren beraren hari kronologikoari jarraituz. Gune bakoitzak, kolore baten bidez nabarmenduta, gertaerak kontatzen dituzten muralak, biniloak eta panelak ditu; eta dokumentuak eta objektuak gordetzen dituzten beira-arasak, gehienak orain arte argitara atera gabeak, kontatzen den historiaren fede ematen dutenak (planoak, diseinuak, eskuz idatzitako dokumentuak, etab.). Pieza horiez gain, Andre Maria Zuriaren Kofradiaren ondare historiko-artistikoko objektu ugari daude (urregintza, ehungintza, pintura, eskultura, etab.), eta horietako batzuek lehen aldiz atera dira argitara.

Objektu berezien artean, nabarmentzekoa da prozesioko misterioetako5 karroza eta eskuko 28 farol daudela. Pieza guztiak irudi eta testuekin dokumentatu dira: noiz eraiki ziren, nortzuk izan ziren egileak, nortzuek egin zituzten posible (emaileak, kostuak), eta zein izan diren horiek kontserbatzeko esku-hartzeak

Erakusketa honako eremu hauetan banatuta dago: 

  • Debozioaren jatorria
  • Prozesioaren sorrera
  • Mezenas handiak
  • Protagonistak
  • Museo-etxea
  • Diseinua, fabrikazioa eta zaharberritzea
  • Beiragintzaren artea
  • Beiragilearen tailerra
  • Farolen prozesioa historian zehar
  • Andre Maria Zuriaren Kofradiaren historia
  • Zaindariaren koroatzea eta gurtzea
  • Egunsentiko/Aurorako arrosarioa