1. Hasiera
  2. Erakusketa 'Lo que Velázquez no pudo ver'
Lo que Velázquez no pudo ver

Información

Vital Fundazioa Erakusketa Zentroak (Posta 13-15; Vitoria-Gasteiz) ‘Lo que Velázquez no pudo ver’ erakusketaz gozatzeko aukera emango du . Felipe Fernández de Irazu artistaren lana da eta Diego Velázquezen lan originalen berrinterpretazioa diren hogeita lau piezak osatzen dute. Uztailaren 28ra arte izango da ikusgai.

Marrazketak haurtzarotik liluratu duen artista da Felipe Fernández de Irazu. Arte eta Lanbideak eta Arte Ederrak ikasi ditu, dekoratzaile diplomatua da eta milaka ilustrazio, Eguberrietako zorion-txartel eta komiki ere egin ditu. Gainera, hogeita hamar urtez izan da dominak, intsignia militarrak, ezpatak, tren miniaturak eta bestelako lanak egiteko trokeletako, moldetako eta abarretako grabatuetan jardun duen enpresa bateko zuzendari artistikoa. Politikoen, zientifikoen eta kirolarien ehundaka erretratu egin ditu Espainian, Mexikon edo Parisen, baita bakarkako erakusketak eta taldekakoak ere.

Vital Fundazioa Erakusketa Zentrora erakusketa bitxia dakar, ‘Lo que Velázquez no pudo ver’ titulupean, teknika mistoko lan bilduma bat: akuarela eta grafitoa. Akuarela Velázquezek olioz margotu zituen kuadroak kopiatzeko, eta grafitoa egileak eransten dien umorezko xehetasuna deskribatzeko.

Lan bakoitzaren ondoan Velázquezen kuadro originalaren argazki bat jarri du egileak eta bere interpretazioa daraman eranskin bat. Bere iritziz: “pintore ospetsu horren lanari buruz asmo onenaz egindako txantxa bat da erakusketa. Pieza bakoitzean erreproduzitu dudana azaltzen saiatuko naiz, nire konposizioaren arrazoia argituz eta Velázquezek izan zuena azalduz”.