1. Hasiera
  2. Erakusketa 'Itxuraz, hutsala’
Vanessa Teruelo

Informazioa

Vital FundazioarenLuis de Ajuria aretoan Blackkamera Argazkigintza Eskolako ikasleen erakusketa dago.   

 ‘Itxuraz, hutsalal’ titulupean, eskolak ikasleen talde-lana erakusten du, inguru hurbilean dokumentatuta, hasiera batean motibatzen ez gaituen edo gure interesa pizten ez duen horretatik harago begiratzen ahalegintzeko arrazoi bat emanez, baita egunerokotasunean kontatzeko zerbait berria eta interesgarria aurkitzeko ere.

Lan dokumentaletatik lan pertsonalagoetara eta hunkigarriagoetara, itxuraz garrantzi gabekoa aztergai izan daitekeela ulertzea lortu dute, azterketa eta lana ardatz hartuta, haien eguneroko bizitzako ingurua ulertu ahal izateko.

Josu Zaldibar Hierro da erakusketaren komisarioa. Bilbon jaioa 1965ean, BlackKamera Argazkilaritza Eskolako zuzendaria da, ikasketa-burua eta tailerren koordinatzailea.

Vitoria-Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolan ikasi zuen argazkigintza.

Duela 11 urte da argazkigintza irakaslea eta duela zazpi urte sortu zuen Blackkamera Argazkigintza Dokumentalaren Eskola. Euskadiko lehendabizikoa.  

Jon Rodriguezen estudioaren bazkidea (Usualfotografica). Zortzi urte daramatza gizarte erreportaje arloko argazkilari. Gaur egun, kaleko argazkilaritza dokumentalarekin zerikusia duten zenbait lan garatzen ari da, eta tailerrak egiten ari da Europako hainbat hiritan "5 anos, 10 ciudades europeas" proiektuarekin. 

Editorea, laguntzaile eta epaimahaikide argazkigintza zenbait lehiaketatan.