1. Hasiera
  2. Erakusketa ’Ezerezetik eraiki/Construir desde la nada’
Sala Araba Iñaki Abalia

Informazioa

Iñali Abalia artistak, UPV-EHUko Pintura masterreko ikasleak, bere lana jendaurrean ikusgai Vital Fundazioa Erakusketa Zentroan (Posta 13-15, Vitoria-Gasteiz), artearen mundu honi aurre egiteko bere moduari buruzko ikuspegi oso pertsonala. ‘Ezerezetik eraiki/Construir desde la nada’ ekainaren 28ra arte izango da ikusgai. 

Arte gardua amaitu ostean pinturaren mundu konplexuari aurre egiteko modua du ikusgai, Vitoria-Gasteizen, Iñaki Abalia artista berri baina beteranoak. UPV-EHUko Pintura masterreko ikaslea da gaur egun eta 16 kuadroren bitartez azaldu du bere ikuspegia, mihise gaineko olio-pinturak gehienak, 114x146 cm-ko formatuan. Bere lanak hainbat talde-erakusketatan erakutsi ondoren, orain bakarka aurkeztu du bederatzi hilabeteko lanaren emaitza. 

“Irudimenetik eraikitzeko beharrizanari ematen zaion erantzuna da, nire iritziz, pintura, harridurarekin eta prozesuan zehar eszena bat nola sortzen den ikusteak eragiten duen kilimekin batera doana” dio Abaliak, eta “hori izan da pinturaren abenturari ekiteko modua, askatasunetik, bakoitzean zerotik abiatzen saiatuta. Bidea arian-arian eginez, lan gogorra eginez. Aldez aurretiko formula edo eskema gehiago barik” gaineratu du.

Pintura diziplina dagoen jokorik onena dela dio egileak, “eta horrela da, nekez onartzen duelako arauen mende izatea, edozein arlotakoak direlarik ere. Horregatik, agian, sekula ez dakizu irabazi duzun ala galdu”. “Imajinatzea, esate baterako, arkatz bat mugitzea da albo baterantz bihurtzen doan lerro bat eginez, gero kontrako alderantz, eseak eginez ausaz … orduan, forma arraro bat sortzen da, betaurrekodun intsektu baten antza izan dezakeena edo ume bat baloian jolasten … edo forma anbiguo bat, nik neuk ere asmatuko ez dudan beste edozein gauza ekar dezakeena gogora. Hori zoragarria da, eta joko hutsa da”.