1. Hasiera
  2. Erakusketa Arte Vital lehiaketan Sarituak 2018
Certamen Arte Vital

Informazioa

Arte Vital Lehiaketaren 2018koedizioaren artista irabazleek  beren lanak erakutsiko dituzte irabazle guztien erakusketa batean, Luis de Ajuria aretoan. Vital Fundazioak antolatzen duen eta Arabako artistei zuzendutako lehiaketa honen helburua da lurraldean ezagutaraztea pintura, eskultura eta argazkiaren diziplinetako adierazgarri berriak. Erakusketa publikoarentzat irekita egongo da irailaren 21ra arte.

Vital Fundazioak, urteetan ekimen kultural eta artistikoekiko konpromisoa duela adierazi duenez, lehiaketa honekin Arabako artisten obrari garrantzia eman nahi dio, baldin eta artista horiek ez badute egin erakusketa indibidualik merkataritzako zirkuituan, Araban jaio badira edo lurraldean bizi badira. Edizio honetara iaz, guztira, 73 lan aurkeztu ziren, guztiak originalak, berriak eta gai zein teknika librekoak.

Horien guztien artean, epaimahai profesionalak lehen saria, 2.000 eurokoa, Paz Larrumbideri ematea ebatzi zuen, ‘Desde Montjuic’ olio margolanarengatik. Bigarren saria, 1.500 €-koa, Miguel Ángel Salgadorentzat izan zen, ‘Liencres’ olio pinturarengatik. Hirugarrena, aldiz, 1.000 €-koa, Ibon Saenz de Olazagoitiarentzat izan zen, ‘Estudio de representaciones para espacios posibles’ argazkiarengatik.

Zenbateko ekonomikoaz gain, sariaren barnean sartzen zen Vital Fundazioak obra irabazleen egileei erakusketa-areto bat uztea denek bateraerakusketa bat egiteko 2019ko programazioan. Horrela, irailaren 21ra arte, Larrumbide, eta Saenz de Olazagoitiak beren lanak publikoari erakusteko aukera izango dute.