1. Hasiera
  2. Enpresa lasterketa 2021

Enpresa lasterketa 2021Jarduerak

Informazioa

Pandemiaren ondorioz iazko edizioa bertan behera geratu ondoren, aurten, berriz ere, Gasteizko Enpresen Lasterketa egingo da. Vital Fundazioak eta la Ascentiumek antolatu dute, Arabako Teknologia Parkearen laguntzarekin.

Prezioak

Taldeak 2,3 edo 4 pertsonek osatuko dituzte.

Prezioak 30€, 45€ y 60€-ren artean egongo dira (Parte-hartzaile kopuruaren arabehera 2,3 edo 4).

Ibilbidea

  • Km: 6,7 kilometro
  • Irteera: 17:00etan Albert Einstein kalean (helmuga puntu berdinean).
  • Ibilbidea:
Recorrido

 

Irteera parkearen barrualdetik egingo da, Albert Einstein kalean, Ferdinand Zeppelin kalearen amaieraraino joateko eta parkeko kale nagusira itzultzeko. Leonardo Da Vinci kalea hartuko dute zirkuitu perimetralerako noranzkoan, eta handik buelta emango dute, Leonardo Da Vincirekin berriro lotu eta Albert Einstein kalean amaitzeko, irteerako eremuan.

Autobusak

Parte-hartzaileek antolakuntzak eskaintzen duen garraioa erabili ahal izango dute, joan-etorria errazteko eta, aldi berean, auto partikularren erabilera murrizteko eta, horrela, ingurumen-inpaktua minimizatzeko. Era berean, ur-iturrien eta parkeko instalazioen bidez emango da hornidura likidoa.

Izen-emateak

Izen-ematea hurrengo formularioaren bitartez egin daiteke:

Enpresa lasterketa 2021