Emakumezkoen kirolaJarduerak

Vital Fundazioak asmo handiko proiektua abiarazi du eta neskak kirol arloan ahalduntzea du helburu proiektu horrek, nesken eta mutilen arteko berdintasunari laguntzea eta emakumezkoen oinarri bat sortzea kirol jardunari dagokionez.
Nesken parte hartzea kirol arloan Araban eskasa da eta kirol gutxi batzuetara mugatzen da, esaterako, igeriketa, gimnasia erritmikoa edo dantza. Nagusi diren kiroletan, hau da, futbola eta saskibaloia, egoerak ez datoz bat. Saskibaloian nesken parte hartze esanguratsua dago, baina kategoria jubeniletara eta seniorretara iristen direnean jokatzeari uzten diote, ez baitute proiekziorik. Futbolean, bere aldetik, neska-talde oso gutxi dago behe mailako kategorietan, eta defizita emakumezko entrenatzaileen prestakuntza arloan.
Emakumezkoen Kirola Araban 2018-2022 Egitarauak lau proiektu ditu, hau da, eskola kirolaren eremua, kale ekintzak, gizarte kontzientziatzea eta prestakuntza, ekintza eta ekimen ugariren bitartez.
- Eskola Kirola:
- Hainbat masterclass Vitoria-Gasteizko hezkuntza zentroetan
- Udako kanpusa (Julio de 2018)
- Kaleko ekintzak:
- Kaleko txapelketak
- Kontzientziazioa:
- Emakumearen kirol arloko ahalordetzea sustatzea eta bistaratzea
- Formakuntza:
- Ikastaro espezializatuak
Kontsultatu informazio osoa www.bainahidut.eus web orrian