1. Hasiera
  2. Emakumezkoen kirol campusa 2021
campus

Emakumezkoen kirol campusa 2021

Vital Fundazioak 'Bai, nahi dut. Emakumezkoen kirola Araban 2018-2022' programarekin duen apustuari eutsi dio. Kirol-arloan nesken eta mutilen arteko berdintasuna sustatzea du helburu programa horrek, baita emakume kirolarien oinarri bat sortzea ere. Horregatik, Iaz pandemiaren ondorioz bertan behera utzi behar izan zituzten 9 eta 15 urte bitarteko neskentzako kirol campusak berreskuratuko ditu uda honetan Vital Fundazioak. Agurainen futboleko bat egongo da eta kirol anitzeko eskaintza berria (errugbia, atletismoa, karatea eta eskubaloia) sartuko da Kanpezun.

    Aurretiko izen-emateak eta plazen zozketa

    Izena aurretik emateak maiatzaren 23ra bitartean egin daiteke. Indarrean dauden murrizketen eta Osasun Agintaritzak ezarritako edukiera-mugen arabera, maiatzaren 25ean plaza-zozketa bat egingo da izena aurrez eman duten guztien artean.

    Aurretiko izen-emateak: