1. Hasiera
  2. Emakumezkoen kirol campusa 2021

Emakumezkoen kirol campusa 2021Jarduerak

Futboleko campusa

Iaz bertan behera utzi behar izan bazen ere, 9-15 urte bitarteko 200 neska arabar baino gehiagok hartu dute parte aurreko edizioetan. Uda honetan, prestakuntza jaso ahal izango dute futbol-tekniketan, hobekuntzan, araudian eta arbitrajean, eta jantokiko eta igerilekuko jarduerez gozatzeko aukera ere izango dute. Futbol campuserako antolatu diren ekitaldi biak ohiko kokapenean izango dira, Agurainen, Lezao Kirol Gunean, ekainaren 28tik uztailaren 2ra, lehenengoa, eta uztailaren 5etik 9ra, bigarrena.

Multikirol campusa

Aurtengo edizioaren berrikuntza honakoa da: neskek beren gustuetara egokitzen den kirol-diziplina bat aurkitzea helburu duen campus bat. Horretarako, Vital Fundazioak 'Kirol Anitzeko Campusa Neskentzat' sortu du. Bost egunetan, 9 eta 15 urte bitarteko neskek 4 kirol egingo dituzte (Errugbia, Atletismoa, Karate eta Eskubaloia), Arabako kirolarien eskutik. Campus berri hori Santikurutze Kanpezuko Las Cruces kiroldegian egingo da, igerilekua du-eta, bi txandatan: ekainaren 28tik uztailaren 2ra edo uztailaren 5etik 9ra.

Futbol campusa nahiz kirol anitzekoa elebidunak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz. Campus bakoitzaren prezioa 50 eurokoa da, eta honako hauek hartzen ditu barne: Vitoria-Gasteizetik Agurainerako/Kanpezurako joan-etorriko autobusa, jantoki-zerbitzua, kirol-ekipamendua eta istripu-aseguruaren estaldura.

Izen-emateak

  • Izena aurretik emateko epea maiatzaren 4tik 23ra izango da.

Osasun egoera dela-eta, interesa duten familiek oraintxe bertan erreserbatu beharko dute plaza hemen https://www.siquiero.eus/. Epea amaitutakoan, plazen zozketa egingo da, eta maiatzaren 25ean argitaratuko da webgune bietan: www.fundacionvital.eus eta www.bainahidut.eus.

Erreserba ezazu zure plaza maiatzaren 23a baino lehen!