1. Hasiera
  2. Emakumezkoen futbolaren campusa
Futbolaren campusa

Informazioa

Futbolaren udako campusa kirol horrekiko euren zaletasuna partekatuz ondo pasatu nahi duten 9 eta 16 urte arteko neska arabarrentzat da. Astebetez, uztailaren 1a eta 5a bitartean, Agurainen, futbol-teknikak landuko dituzte, hobekuntza, araudia eta arbitrajea. Ordutegia 9:00etatik 17:30era artekoa izango da, eta zenbait emakumek emango dute, Arabako arbitro-batzordeko kideek eta Aurrera taldeko entrenatzaileek, besteak beste.

Campusa Aguraingo Udalaren kirol-instalazioetan egingo da. Elebiduna izango da eta, gainera, parte hartzaileek igerilekuaz eta beste zenbait jardueraz gozatzeko aukera ere izango dute.

Izena emango duten neska guztiekin bilera bat egingo da.

Izena emateak

Campusak 50 €-ko prezioa izango du. Prezio horren barne, joan-etorri autobusa Gasteizetik, jantoki-zerbitzua, futbol ekipazioa eta asegurua sartzen dira.

Izena emateko epea 2019ko apirilaren 8tik maiatzaren 20ra edo leku guztiak bete arte.

Lekuak beteta daude