1. Hasiera
  2. Eguberrietako nekazaritza eta artisautza azoka
Mercado de Navidad

Informazioa

Vital Fundazioak, Gasteizko udalaren laguntzaz, aurtengo Eguberrietako merkatu tradizionala antolatuko du. Beste behin ere, nekazaritzako produktuak eta hegaztiak egongo dira erakusgai eta salgai, eta haiekin batera, elikagaien sektoretik at dauden artisauen erakusmahaiak ere bisitatu ahal izango dira eskuz egindako produktuekin.

Iaz bezala, Vital Fundazioak elikagaiak saltzen dituztenak Espainia plazan kokatuko ditu eta artisautza saltzen dituztenak Lehendakari Agirre kalean egongo dira.

Erakusmahaien eskaera: prozedura, datak, dokumentazioa aurkeztea...

Erakusmahaiak eskatzeko epea 2019ko azaroaren 5ean, asteartean, amaitu zen.

Esleipendun pertsonen eta enpresen zerrendak azaroaren 26ko 12:00etatik aurrera egongo da kontsultatzeko moduan webgune honetan bertan.

Ingurumenaren aldetik jasangarria da azoka

Vital Fundazioaren ekimena den ‘Plastikorik ez’ kanpainaren bigarren edizioa burutuko da aurten. Azoka plastikorik gabeko gunea izan dadila da helburua. Oihalezko 10.000 erosketa-poltsa banatuko zaizkie bertaratzen direnei, azokaren sarreretan, banaketa horri lotutako informazio-kanpainarekin batera. Gainera, Vital Fundazioak eman dizkien 30.000 poltsa konpostagarri banatuko dituzte saltzaileek, erosketak egiten dituztenen artean.